Barnetegi Teknologikoa: Ikasi zure automatizazio propioak AArekin hutsetik sortzen
Barnetegi Teknologikoa 8 orduko jardunaldi trinko eta praktikoa da, tailerrean egingo den lana erakundean apllikatzen hasteko diseinatuta.
Tailer honetan benetako prozesuak automatizatzea izango dugu ardatz, baita fluxu hauetan txertatutako AA agenteen erabilera-kasuak aztertuz, zeregin errepikakorretan efizientzia irabazteko. Hau guztia azalpen argien, ariketa praktikoen eta eta zuzeneko demostrazioen bitartez.
Helburuak:
- Automatizazio modernoen oinarriak (abiarazleak, ekintzak, datuak, integrazioak) ulertzea eta noiz duen zentzua automatizatzeak.
- Enpresetan aplika daitezkeen automatizazio-fluxuak diseinatzen ikastea Make, n8n eta Power Automate erabiliz, benetako erabilera-kasuetatik abiatuta.
- AA agenteen kontzeptua aurkeztea, eta nola uztartu automatizazioekin sailkapena, idazketa, laburpena, bideratzea edo informazioa balidatzea bezalako zereginetarako.
- Zure erakundean aukerak identifikatzea eta erabilera-kasuen lehenengo lehentasun-zerrenda prest izatea.
Nori zuzendua:
-
Ulertu nola funtzionatzen duten automatizazioek praktikan: abiarazleak (trigger-ak), ekintzak, datuak eta integrazioak, eta noiz merezi duen benetan automatizatzea.
-
Ikasi zure automatizazio propioak diseinatzen enpresako benetako kasuetarako, Make eta n8n bezalako tresnak erabiliz.
-
Ezagutu nola integratu AA-agenteak zure automatizazioetan, informazioa sailkatzeko, testuak idazteko, edukia laburtzeko edo prozesuak bideratzeko.
-
Identifikatu automatizazio aukerak zure erakundean, eta atera lehen erabilera-kasu zerrenda lehenetsia, martxan jartzeko prest.
Programa:
- Automatizazioaren oinarriak: fluxu sendoak eraikitzeko kontzeptu gakoak (abiarazleak, ekintzak, datuak, konektoreak, erroreak eta kontrola).
- Make, n8n eta Power Automate erabiliz zuzeneko erabilera-kasuak: automatizazio tipikoen eraikuntza gidatua enpresa-inguruneetan, sail desberdinetan aplika daitezkeen adibideekin.
- Automatizazioetan aplikatutako AA agenteak: “inteligentzia” nola sartu fluxuetan (sailkatu, laburtu, idatzi, ibilbideak erabaki) eta non jarri giza kontrola ustekabeko arazoak saihesteko.
- Lehentasunak eta amaierako praktika: ekintza-plan eraginkor baterako erabilera-kasuen identifikazioa eta lehentasunen ezarpena.
Baldintzak:
- Ez da ikastaro aurreratu bat: ez da beharrezkoa aurretiazko esperientziarik izatea automatizazioetan.
