Barnetegi Teknologikoa: Automatizazioak eta AA agenteak
Barnetegi Teknologikoa 8 orduko jardunaldi trinko eta praktikoa da, tailerrean egingo den lana erakundean apllikatzen hasteko diseinatuta.
Tailer honetan benetako prozesuak automatizatzea izango dugu ardatz, baita fluxu hauetan txertatutako AA agenteen erabilera-kasuak aztertuz, zeregin errepikakorretan efizientzia irabazteko. Hau guztia azalpen argien, ariketa praktikoen eta eta zuzeneko demostrazioen bitartez.
Helburuak:
- Automatizazio modernoen oinarriak (abiarazleak, ekintzak, datuak, integrazioak) ulertzea eta noiz duen zentzua automatizatzeak.
- Enpresetan aplika daitezkeen automatizazio-fluxuak diseinatzen ikastea Make, n8n eta Power Automate erabiliz, benetako erabilera-kasuetatik abiatuta.
- AA agenteen kontzeptua aurkeztea, eta nola uztartu automatizazioekin sailkapena, idazketa, laburpena, bideratzea edo informazioa balidatzea bezalako zereginetarako.
- Zure erakundean aukerak identifikatzea eta erabilera-kasuen lehenengo lehentasun-zerrenda prest izatea.
Nori zuzendua:
- Sektore eta profil guztietako profesionalentzat, automatizazioen eta AA agenteen bidez produktibitatea eta efizientzia hobetu nahi dutenentzat, aurretiko ezagutzarik izan beharrik gabe.
- Prozesu desberdinen arduradun diren pertsonentzat (operazioak, administrazioa, marketina, salmentak, giza baliabideak, kalitatea, eta abar), zeregin errepikakorrak irizpide eta kontrolarekin fluxu automatiko bihurtu nahi dituztenentzat.
- Hasieratik ikuspegi praktiko eta aplikagarria nahi duten taldeentzat, teoria eta praktika gidatua uztartzen dituen egun osoko jardunaldi baten bidez.
Programa:
- Automatizazioaren oinarriak: fluxu sendoak eraikitzeko kontzeptu gakoak (abiarazleak, ekintzak, datuak, konektoreak, erroreak eta kontrola).
- Make, n8n eta Power Automate erabiliz zuzeneko erabilera-kasuak: automatizazio tipikoen eraikuntza gidatua enpresa-inguruneetan, sail desberdinetan aplika daitezkeen adibideekin.
- Automatizazioetan aplikatutako AA agenteak: “inteligentzia” nola sartu fluxuetan (sailkatu, laburtu, idatzi, ibilbideak erabaki) eta non jarri giza kontrola ustekabeko arazoak saihesteko.
- Lehentasunak eta amaierako praktika: ekintza-plan eraginkor baterako erabilera-kasuen identifikazioa eta lehentasunen ezarpena.
Baldintzak:
- Ez da ikastaro aurreratu bat: ez da beharrezkoa aurretiazko esperientziarik izatea automatizazioetan.
- Parte-hartzaile bakoitzak n8n-n kontu bat sortu behar du prestakuntzaren aurretik (15 eguneko doako probaldia du) . Garrantzitsua da aldez aurretik erregistratzea, tailer-egunean IParen araberako murrizketak saihesteko.
- Parte-hartzaile bakoitzak Make-n kontu bat sortu behar du prestakuntzaren aurretik.
- Beharrezko kontuetara sarbide eraginkorra izatea (Power Automate erabiliko baduzu, zuen Microsoft 365 ingurunerako sarbidea baita ere).
