Featured image

Barnetegi Teknologikoa – AI sorkuntzako tresnak

Adimen artifiziala (AA) oraina da. Urruti gelditu da “etorkizuneko teknologia” gisa zuen posizioa. Gero eta enpresa eta erakunde gehiagok erabiltzen dute AA beren negozioetako prozesuen eraginkortasuna hobetzeko tresna gisa.
 

Helburua:

Barnetegi teknologikoan zehar, parte hartzaileek AI sorkuntzako tresna berriak nola erabiltzen diren ikasiko dute, benetako erabilera kasuak ikusiz; eta tresna bakoitzak dituen mugak eta erabilera arriskuak ere ezagutuko dituzte.

 

Nori zuzendua:

INDEUS Industriaren Euskal Plataformako kide diren enpresak eta elkarteak.

 

Egitaraua

  • AI sortzailearen oinarriak
  • Aplikazioak eta erabilera kasuak industria ezberdinetan
  • ChatGPT eta beste LLM eredu batzuk
  • Testuak, irudiak, bideoak eta bestelakoak sortzea
  • Kontsulta zehatzak – Prompt engineering    
  • Alternatibak eta sortzen ari diren aplikazioak (Bard, Copilot, Azure AI, LLaMa, etab.),
  • Automatizazioaren indarra
  • Praktika eta ariketa interaktiboak
  • Mugak eta arazo posibleak

 

Aurreko edizioak »»