Barnetegi Teknologikoa: Adimen Artifiziala Sortzailea (AAS) Giza baliabidetan
Adimen Artifizial Sortzailea (AAS) Giza Baliabideen (GB) arloa eraldatzen ari da, prozesuak optimizatzeko eta talentuaren kudeaketa aberasteko aukera berriak eskainiz. GB arlorako AASren tailer intentsibo honetan, AAS tresnak erabiltzen ikasiko duzu, eguneroko lanetan laguntzeko. Gainera, ez da aurretiko ezagutzarik behar izena emateko!
Ikastaroan ikusiko ditugun AAS tresnei esker, langileen hautaketa, kontratazioa, errendimenduaren ebaluazioa, elkarrizketak prestatzea eta prozesuen automatizazioa bezalako lanak azkartu ahal izango dituzu, eraginkortasuna eta erabaki estrategikoak hobetuz.
Norentzat:
Giza Baliabideen, antolakuntza-garapenaren eta talentuaren kudeaketaren arloko profesionalei zuzenduta, euren lana optimizatzeko Adimen Artifizial Sortzailea (AAS) erabiliz. Tailer hau edonolako profesionalentzat pentsatuta dago, AASri buruzko aurretiko ezagutzarik izan gabe, beren arlo profesionalean eraginkortasuna eta erabaki estrategikoak hobetzeko interesa dutenentzat.
Egitaraua:
- IASren sarrera orokorra
- IAS hautaketa-prozesuetan eta kontratazioan
- IAS errendimendua kudeatzeko eta trebakuntzarako
- Bazkaria
- Tailer praktikoa