Barnetegi Teknologiko - Zibersegurtasuna
Zibersegurtasuna da enpresei (handiak eta txikiak), erakundeei eta maila pertsonalean ere gero eta kezka gehiago sortarazten duen gaia. Ezinezkoa da gorabeheraren bat edukitzeko arriskua erabat kentzea; halere, baditugu eskura edozein enpresari arriskuak nabarmen murrizten uzten dioten mekanismoak eta teknologiak.
Jardunaldi honetan ikusiko dugu zer egoeratan gauden eta zer arrisku duten aurrean enpresek zibersegurtasuneko mehatxuei lotuta, eta edozein erakundek zibersegurtasuna modu egokian kudeatzeko jarraitu behar dituen urratsak aztertuko ditugu modu errazean.
Helburuak
- Zibersegurtasunean gaur egun dauden mehatxuak ezagutzea.
- Gure enpreak dituen arriskuak identifikatzeko gai izatea.
- Zibersegurtasuna modu egokian kudeatzeko jarraitu beharreko urratsak identifikatzea.
Norentzat
Gerenteak, zuzendariak, arloko edo negozioko arduradunak.
Edukia
-
Zer da zibersegurtasunaren kontu hori? Benetan kezkatuta egon behar dut? Mehatxuen iragana, oraina eta etorkizuna
-
Zer egiten duen erasotzaile posible batek: zibereraso baten erakusketa praktikoa
-
Segurtasunaren aurkako zer beste mehatxu daude? Ziberkriminalez gain badira beste mehatxu batzuk, eta uste baino ohikoagoak dira
-
Zibersegurtasuna industri inguruneetan: borroka zelai berria
-
Arriskuen analisia
-
Zibersegurtasunaren lege alderdiak
-
Zibersegurtasunaren dekalogoa enpresentzat: Zer 10 urrats egin behar ditut nire enpresaren zibersegurtasunaren kudeaketa egokia bermatzeko
-
Saio praktikoa: Babestu dezagun gure negozioa