Featured image

Barnetegi Teknologiko - RPA: zure barne prozesuak automatizatzen ditu, zure baliabideak hobeto kudeatzen ditu eta giza akatsen tasa murrizten du

Ezagutu prozesuen automatizazio robotikoak (RPA) nola lagun diezazukeen zure enpresaren prozesu errepikakorrak eraldatzen:
●    Lan kargak murrizten
●    Prozesuak berak arinduz
●    Ahalegin korporatiboak balio operatiboa sortzera bideratzea ahalbidetuz

Barnetegi teknologiko honi esker, pertsonen esku hartzea eskatzen duten prozesu errepikakorrak identifikatu ahal izango dituzu zure erakundean, hain zuzen ere esku hartze horrek baliorik ematen ez duenean eta, gainera, akatsak sortzeko probabilitatea handia denean.

Prozesu errepikakor horiek identifikatzearekin batera, barnetegian RPA teknologiaren irismena eta merkatuko tresna puntakoenak ezagutuko dituzu. Gainera, lehen pertsonan ikusiko dituzu teknologiarekin konpondutako kasu errealak. Eta ariketa praktikoak egin ahal izango dituzu Microsoft Power Automaterekin.


Norentzat

Baliabideak modu eraginkorragoan erabili nahi dituzten eta barne prozesuetan giza akatsen tasa murriztu nahi duten profesionalak, betiere prozesu errepikakorrak badira.


Programa

●    Zer da RPA?
●    Zure erakundean RPA sartzearen onurak
●    Nola ekin RPA proiektu bati?
●    RPA tresnen konparazioa
●    Erabilera kasuak 
●    Ariketa praktikoak

 

Aurreko edizioak »»