Featured image

Barnetegi Teknologiko - Git

Git egungo merkatuan eskuragarri dagoen bertsioak kontrolatzeko sistema erabilienetako bat da eta bere ezagutza edozein software garapen ingurunetan oinarrizkoa bihurtu da. Hala ere, badaude git-en ezagunak ez diren hainbat tresna garapen prozesuan asko lagundu dezaketenak.

Kurtso honetan tresna hauek erabiltzen ikasiko duzu, git-en barne funtzionamendua ulertuz.

 

Nori zuzendua

Git-ekin esperientzia minimo bat daukaten garatzaileak. Git-en oinarrizko erabilera egiten dutenak (pull, commit, push, …), baina bere ezagutzan sakondu nahi dutenak.

 

Programa

  • Git-en barne funtzionamendua.
  • Blob, tree, commit eta erreferentziak (tag, branch, HEAD).
  • Working area, staging area eta biltegia.
  • log eta reflog-a.
  • Git zure neurrira.
  • alias-ak.
  • hook-ak.
  • template-ak.
  • Hainbat proiektu uztartzen.
  • submodules.
  • subtrees.
  • Historian bug-ak aurkitu eta zuzentzen
    • Arazoak aurkitzen: blame eta bisect.
    • Historia berridazten: amend, reset eta rebase

 

Aurreko edizioak »»