Azpiegitura estrategikoak, horien erronkak eta estrategiak Euskadin
Eusko Jaurlaritzak azpiegitura estrategikoak babestu nahi ditu ikuspegi integral eta interkonektatu bat erabiliz, eta mehatxuen eta Europako arau-esparruaren (NIS2, DORA, CRA, AI-Act) bilakaera azkarrera moldatu nahi du.
Jardunaldi honetan, euskal ehuna segurtasunaren arloan teknologikoki gaitzeko erronkak eta aukerak aztertuko ditugu (mehatxu fisikoak, digitalak eta ingurumen-arlokoak kontuan hartuko dira). Funtsezko sektoreetan jarraitutasun operatiboa eta gorabeheren aurreko erantzuna bermatzeko gaur egun dauden estrategiak landuko dira, bai eta “made in Euskadi” eskaintza teknologikoa eta segurtasun-industriaren lehiakortasuna indartzeko daudenak ere ere.
Helburuak
- Euskadiko azpiegitura estrategikoen segurtasun- eta erresilientzia-esparrua ezagutzea.
- Sortzen ari diren arriskuak aztertzea, besteak beste maila fisikoan zein digitalean sortzen direnak eta bien elkargunekoak.
- Europako arau-esparrura egokitzeko prozesua eta horrek erakundeetan duen eragina aztertzea.
- Segurtasun integrala hobetzeko jardunbide egokiak eta neurriak identifikatzea.
- Euskadiko segurtasun-eskaintza teknologikoa eta haren erronka nagusiak ikusaraztea.
- Azpiegitura estrategikoak babesteko lankidetza publiko-pribatua sustatzea.
Egitaraua (behin-behinekoa)
- Ongietorria eta sarrera
Elixabete Garcia, Eusko Jaurlaritzako Eraldaketa Digitaleko Zuzendaria - Euskadiko Azpiegitura Sentikorrak Babesteko Plana: Segurtasun berritzaile, integral eta interkonektatu baterantz
Asier Erkoreka, Segurtasuna Koordinatzeko Zuzendaria - Euskadiko azpiegitura sentikorrak babesteko erronka operatiboak
- Zerbitzu publikoko azpiegitura estrategikoak babesteko gaikuntza teknologikoa
Agustín Moyano, EJIEko segurtasun korporatiboko arduraduna - Lege- eta arau-esparruaren bilakaera
Javier Diéguez Cyberzaintzako zuzendari nagusia - Etenaldia - Kafea
- Mahai-ingurua: Mehatxuak, ahuleziak, beharrak:
- ADI
- Iberdrola: Jesús García Prado, Iparraldeko Banaketa Operazio Zentroko Burua (i-DE)
- ...
Moderatzaile: Keytek
- Mahai-ingurua: Merkatuaren eskaintza eta erronka teknologikoak:
- Dorlet: José Miguel García, Zuzendari Komertziala
- Multiverse: Iraia Ibarzabal, Chief Growth Officer
- Sener: Xavier Pascual, Global Director Consultancy Services & Innovative Solutions
- Teknei: Ernesto Guerra, Zibersegurtasuneko eta Detekzio Elektronikoko Zuzendaria
- Thales S21Sec: Igor Unanue, CTO
Moderador: Vicomtech: David Ríos Morentin, Security Business Manager
- Jardunaldiaren itxiera
Norentzat
- Gizarteari funtsezko zerbitzuak ematen dizkioten azpiegiturei lotutako administrazio publikoko ordezkariak.
- Energia-, garraio-, telekomunikazio-, ur-, osasun- eta industria-sektoreetako azpiegitura estrategikoetako operadoreak.
- Zibersegurtasunean eta nortasun digitalean kudeaketa aurreratua behar duten sistema kritikoak dituzten erakundeetako CIO, CTO eta CISOak.
- Segurtasuneko zuzendari eta profesionalak, jarduera sektore sentikorretan dutenak.
- Sektore sentikorretan segurtasun pribatuko zerbitzuak ematen dituzten elkarteak eta erakundeak.
- Azpiegitura estrategikoetarako zibersegurtasun-soluzioen fabrikatzaileak eta hornitzaileak.
- Azpiegitura estrategikoetarako segurtasun fisikoko, zaintza perimetraleko eta sarbide-kontroleko soluzio teknologikoen fabrikatzaile eta hornitzaileak.