Automatizazio eta robotika industrialeko inguruneetako zibersegurtasuna
Industria Automatizazioko eta Robotikako Zybersegurtasunari buruzko jardunaldi espezializatu batera gonbidatzen zaitugu. Sektorean eragina izango duten egungo eta etorkizuneko esparru arautzaileak izango ditu ardatz jardunaldiak, hala nola NIS2 edo Zyberresilientzia Araudia (CRA). Araudi horiek R&A teknologien balio-kateko eragile guztiei (fabrikatzaileei, integratzaileei, garatzaileei eta azken erabiltzaileei) nola eragingo dieten aztertuko dugu.
Sei enpresa espezializaturen eskutik, lege- eta teknika-ondorioak ulertzeko, araudi-aldaketei aurrea hartzeko eta egokitze-estrategiak partekatzeko aukera bikaina. Zure jarduera automatizazioarekin, robotikarekin edo segurtasun digitalarekin lotuta badago, jardunaldi honek Europako esparru berriaren erronkei aurre egiteko funtsezko ikuspegia emango dizu.
Agenda
9:15 - Erregistroa eta ongietorriko kafea
9:30 - “Zer aldatzen da NIS 2-rekin? Robotika eta automatizazio enpresentzako gako legalak” SEINALE
10:00 - “NIS2-tik CRA-ra: Europako industria-inguruneen segurtasuna” CYBERTIX
10:30 - “Nola diseinatu, ebaluatu eta kudeatu produktu ziberseguruak CRA betez” IKERLAN / ORBIK
11:15 - Aperitiboa eta networkinga
11:30 - “CAI, roboten zibersegurtasuna demokratizatzen duen Adimen Artifiziala” ALIAS ROBOTICS
12:00 - “Automobil ziberseguroaren erreferentea: CRArentzat ikasitako ikasgaiak” EUROCYBCAR