Automatizatu zure negozioa AAko agente sekurizatuekin
Bihurtu AA 24/7 salmentaren eta eragiketen indar
Zure adimen artifizialak "ideiak ematen" dituen txat hutsa izateari utziko balio eta lanik astunenak egiten dituen langile autonomo izatera pasatuko balitz zer?
Automatizazioaren aro berria ez datza arau sinpleetan, baizik eta AAko agenteetan. Orain, OpenClaw, IronClaw, Hermes eta antzeko tresnei esker, ingurune seguruetan nabigatzen, ikertzen eta ekintzak zure partez gauzatzen dituzten agenteak erabil ditzakezu. Ikastaro honetan, garun digital horiek konfiguratzen ikasiko duzu, prospekzioaz, marketinaz eta salmentez arduratu daitezen zu gauza garrantzitsuetan aritu ahal izateko.
Zure datuen segurtasuna ardatz dela, ikastaro honetan modu praktikoan ikasiko duzu nola lortu zure AAk hau egitea:
- Bezeroen prospekzioak egin: Zure ingurune geografikoan funtsezkoak diren enpresak eta kontaktuak automatikoki aurkitu.
- Bloga mantendu: Zure markarekin bat datozen testuak idatzi, optimizatu eta argitaratu, inork esku hartu gabe.
- Eskaintza komertzialak sortu: Bezero potentzialen beharrak analizatu eta proposamen pertsonalizatuak sortu.
- Segurtasunez jardun: Ingurune sekurizatuak sortu zure agenteek informazio sentikorra arriskurik gabe erabil dezaten.
Baldintzak
Arabako ikastaroan norberak ordenagailu eramangarria eraman beharko du
Norentzat
- Lantaldea handitu gabe produktibitatea handitu behar duten ekintzaileak eta autonomoak.
- Ingurune oso zehatz batean dauden bezeroak lortzeko prozesua automatizatu nahi duten salmenta- eta marketin-taldeak.
- Dokumentuak kudeatzeko eta idazteko zereginak agente adimendunen esku utzi nahi dituzten administrazio-profilak.
- Hermes, OpenClaw eta antzeko tresnak lehiakideek baino lehen menderatu nahi dituzten teknologiazaleak.
Edukia
- Ekintza-agenteak. Sarrera. Zer diren, nola funtzionatzen duten eta zergatik diren ChatGPTren ondorengo urratsa.
- Ingurune sekurizatuen hedapena. Instantzia seguruak konfiguratzea, zure agenteek zure kredentzialak eta datu pribatuak arriskuan jarri gabe jardun dezaten.
- Prospekzio lokal adimenduna. Agenteak erabiltzea zure hirian benetako leadak "scrapeatzeko" eta iragazteko, Google Maps eta direktorio profesionalak txertatuta.
- Edukien automatizazioa eta SEOa. Lan-fluxu bat sortzea, non AAk lan hauek egingo baititu: joerak ikertu, zure CMSan idatzi (WordPress/Ghost) eta irudiak hautatu.
- Eskaintzen sorkuntza eta salmenta-fluxuak. Nola konektatu AA zure dokumentuekin, proposamen komertzial pertsonalizatuak PDF formatuan sortzeko eta posta elektronikoz bidaltzeko.
- Zeregin errepikakorren kudeaketa eta human-in-the loop. Abiarazleak konfiguratzea AAk bakarrik lan egin dezan baina urrats kritikoetan onespena eska dezan.
Oharra: Ikastaroan, benetako prospekzio-fluxu bat konfiguratuko dugu. Nahi izanez gero, ekarri zure sektoreko datuak, trebakuntza amaitzean lehen agentea martxan izan dezazun eta zure negoziorako leadak sor ditzan.

