Featured image

Automatizatu zure lana Robocorparekin eta AArekin

Bakarrik lan egin dezala zure ordenagailuak

Harrapatuta sentitzen zara etengabe zure denbora eta energia kontsumitzen duten ohiko zereginetan? Demagun teknologiak egiten dituela jarduera aspergarri horiek zure ordez, eta benetan axola dizunari eta gustuko duzunari eman diezaiokezula arreta. Zoragarria, ezta? Bost orduko tailer praktiko honek goitik behera aldatuko du zure lan egiteko modua, edozein zeregin zure ordenagailuan automatizatuz.

Ikasiko duzu adimen artifiziala, Robot Framework lan-inguruneari aplikatua, zure aliatu ezin hobea izan daitekeela, zure lanari baliorik ematen ez dioten eguneroko zeregin horiek automatizatzen dituelako. Utzi alde batera beharrezkoak ez diren egitekoak, eta gozatu denbora gehiago zure ongizate profesionala eta zure proiektuen kalitatea benetan sustatzen duten zereginez.

 

Norentzat

Edozein sektoretako profesionalak, tresna teknologikoekin lan egitera ohituta daudenak eta zeregin errepikakorren kostuak (denbora, osasuna eta dirua) ezabatu nahi dituztenak.

 

Helburuak

  • Robot Frameworken potentziala ezagutzea. Tresna hori adimen artifizialarekin konbinatuz benetako egoerak ebazteko metodologia ikastea.
  • Lan aspergarriak alde batera uztea. Talentua duten profesionalek beren lanari balioa eta kalitatea ematea ahalbidetzea, eta denbora ez xahutzea lan aspergarri eta errepikakorretan.
  • Kostuak aurreztea. Balio erantsirik gabeko lanak errepikatzeak eragiten duen eraginkortasunik ezaren eta nekearen ondoriozko denbora-, osasun- eta diru-kostuak murriztea.
  • Berehala aplikatzea. Parte-hartzaileek beren lan-ingurunean berehala ezar ditzaketen metodo eta irtenbide praktikoak ematea.

 

Eduki nagusiak

  • Robot Framework AArekin erabiltzeko oinarriak. Konbinazio horrek zure plangintza profesionala nola aldatu dezakeen ulertzeko oinarrizko kontzeptuak.
  • Zer zeregin automatizatu daitezkeen identifikatzea. Zure eraginkortasuna hobetzeko automatizatu daitezkeen jarduerak hautemateko estrategiak.
  • Automatizazio-scriptak sortzea. Ikasi zereginak modu autonomoan egiten dituzten scriptak sortzen eta exekutatzen, eta aurreztu denbora arreta balio handiagoko proiektuetan jartzeko.
  • Benetako erabilera-kasuak. Automatizazioak ohiko zereginetan duen eragin positiboa erakusten duten adibide praktikoak.
  • Praktika onak eta aholkuak. Automatizazio-soluzioak eraginkortasunez ezartzeko jarraibideak, trantsizioa leuna eta emaitzak optimoak izan daitezen.

 

Aurreko edizioak »»