Featured image

Astra theme. WordPress tema, web azkarrak, indartsuak eta optimizatuak eraikitzeko (online)

WordPres proiektu bat aurrean dugunean, funtsezko bi alderdiri egin beharko diogu arreta: erabiliko ditugun tema eta pluginak. Temen kasuan, ez dugu begiratu gutxi-asko “polita” den, aurrerago arduratuko gara-eta horretaz.

Temaren kodearen efizientzia eta optimizazioa dira benetan garrantzitsua dena. Tema errazak eta kode garbia eta optimizatua dutenak erabili behar ditugu, ahalik eta karga denborarik azkarrenak ziurtatzeko eta gure editore bisualik gogokoenarekin integratzeko…Ikusten duzunez, gauza asko hartu behar dira kontuan. Eta, jakina, Child Themes erabili behar da.

Eta baldintza horiek eta askoz baldintza gehiago betetzen dituen tema bat dagoela esaten badizugu? Astra theme da, eta ikastaro honetan tema horri buruzko guztia ikasiko duzu; instalazioa, konfigurazioa, erabilera, hedapen ahalmenak, pertsonalizazioa...Aukera bat emaiozu eta, seguruenik, zure erreferentziako tema bihurtuko da.

 

Norentzat

WordPressekin lan egiten duten edo lan egin nahi duten eta beren proiektuetan erabiltzen erraza, indartsua eta optimizatua den tema erraz bat  erabili nahi duten edozein sektoretako profesionalentzat. 

 

Baldintzak

Gomendagarria da WordPress erabiltzen gutxieneko esperientzia edukitzea. Temen eta pluginen gaineko ezagutza orokorrak.

 

Gaiak

  • Sarrera
  • Zer da Astra theme?
  • Instalazioa
  • Erabilera eta konfigurazioa
  • Pluginak
  • Astra Pro
  • Erabilera editore bisualekin
  • Adibide praktikoak
  • Praktika

 

Aurreko edizioak »»