App Marketina: sorkuntza, sustapena eta monetizazioa negozioaren ikuspegitik
Jardunaldi honek edozein aplikazio edo bideojoko mobilek izan beharko lukeen marketineko estrategia osoari helduko dio, proiektuaren kontzepziotik hasi eta argitaratu arte, garapenaren faseetatik igaroz.
Jardunaldiaren helburua aplikazioen marketinaren fase guztietan ibilbide osoa egitea da, aplikazioen kasuan jarduten duten merkatu-logikak hobeto ulertzeko beharrezkoa den informazioa osatuz.
App-ak sustatze hutsa baino ikuspegi askoz orokorragoa eman nahi dugu, kasu askotan proiektuaren hasierako faseetan merkatu-logikari buruzko informaziorik ez izateak baldintzatzen baitu.
Programa
- Sarrera: aplikazio mugikorren merkatuaren egoera.
- Aplikazioetarako negozio-ereduak
- Aplikazio dendetarako sarrera: App Store eta Google Play.
- Erabiltzaileak erostea
- Eskuratze-ereduak
- ASOrako sarrera
- Neurketa
- Erabiltzaileak atxikitzea
- Erabilgarritasuna, app-ak diseinatzea eta bozetatzea.
- Analitika
- Erabiltzaileen monetarizazioa
- Arrakasta-kasua
Nori zuzendua
Freelance programatzaileak, aplikazioak garatzeko enpresak, bideojokoen estudioak, marketin-agentziak edo merkatuaren funtzionamendua eta aplikazioen negozioa maila guztietan ulertzeko interesa duten profesionalak.
Hizlaria
Urtzi Jaureguibeitia, Puzztime! sortzailea eta Product Managerra