Featured image

Aplikazio deszentralizatuak – Dapps (Online)

Aplikazioak esponentzialki ugaritzen ari diren mundu honetan, haiek garatzean bizkor eta malgu jokatzea ezinbestekoa da negozio-aukerak bultzatzeko eta merkatuaren eskaerei erantzuteko. Dena etengabe aldatzen eta eraldatzen ari den garai honetan, merkatua etengabe garatzen ari da, eta gizartea eta erakundeak gero eta interaktiboagoak dira eta gero eta konektatuago daude. Horrenbestez, erakunde eta pertsonek egokitu beharra daukate horrek eragiten dituen dinamika berrietara.

Prozesuak sinplifikatzeko eta merkatura azkar iristeko, beharrezkoa da soluzio erabilerrazak izatea, behar zehatzei erantzungo dietenak. Esparru horretan, aplikazio deszentralizatuak gero eta onartuago eta erabiliago bihurtzen ari dira erantzun eraginkor gisa.

Jardunaldi hau ZOOM bideokonferentzia-plataformaren bidez emango da online.
Edukiera mugatua.

Helburuak

  • Aplikazio banatuaren kontzeptua eta aplikazio tradizionalekiko desberdintasunak ulertzea
  • Dapps direlakoak egiteko maiz erabiltzen diren tresnak ezagutzea.

Norentzat

Dapps aplikazioen ezaugarri nagusiak eta negozioari egiten dizkioten ekarpenak ezagutu nahi dituzten eta foku teknologikoa duten profesionalak eta erdi-mailako arduradunak.

Edukia

  • Zer dira aplikazio deszentralizatuak?
  • Aplikazio deszentralizatu motak
  • Aplikazio deszentralizatuen adibideak
  • Nola funtzionatzen dute aplikazio deszentralizatuek?
  • Aplikazio deszentralizatuen abantailak
  • Aplikazio deszentralizatuetarako plataforma teknologiko motak

Aurreko edizioak »»