APACHE HOP: datuen kode irekiko (open source) integrazioa eta automatizazioa
Gau egun, datuak iturri askotatik datoz —datu-baseak, kalkulu-orriak, APIak eta hodeiko sistemak, besteak beste—, eta funtsezkoa da informazio egituratua, koherentea eta irisgarria izatea business intelligenceko, analitika aurreratuko edo AA ereduak sortzeko proiektuek arrakasta izan dezaten.
Apache Hop (Hop Orchestration Platform) kode irekiko tresna ahaltsu bat da, aukera ematen duena datu-fluxuak modu bisual eta malguan integratzeko, eraldatzeko eta automatizatzeko, programatu beharrik gabe. Haren ingurune grafikoak informazio-iturri desberdinak lotzen dituzten pipelineak eta workflowak sortzea errazten du, eta datuen kalitatea eta trazabilitatea bermatzen.
Hutsetik ikasiko duzu Apache Hop-ekin lan egiten. Haren oinarriak ulertuko dituzu, eta benetako kasuetan aplikatuko duzu: ETL prozesuen bidez (Extract, Transform, Load) datuak integratu eta prestatu, zereginak automatizatu eta zure aginte-koadroak, eredu analitikoak edo biltegi korporatiboak elikatuko dituzten datuak prestatu.
Ezin hobea da datuak aztertu edo bistaratu aurretik ordenatu, finkatu eta prestatu nahi dituztenentzat, edo ETL prozesuak tresna moderno, moldakor eta kode irekiko batekin modernizatu nahi dituztenentzat.
Norentzat
Datuen profesionalak, BIko analistak, garatzaileak, kudeaketa-, marketin- edo kontabilitate-arduradunak, ingeniariak eta sistema-arduradunak, hainbat iturritatik datorren informazioa integratu eta eraldatu behar dutenak aginte-koadroetan, analitikan edo reporting korporatiboan erabiltzeko.
Gaiak
- Edozein enpresa-proiektutan datuak homogeneizatzeko dagoen beharra
- Apache Hop-en eta bere arkitekturaren hastapenak
- Instalazioa, konfigurazioa eta lan-ingurunea
- Pipelineak sortzea: datuen integrazioa eta eraldaketa
- Workflowak sortzea: prozesuen antolaketa eta automatizazioa
- Datu-base, fitxategi eta APIekin konektatzea
- Aldagaiak, parametroak eta inguruneen kudeaketa
- Prozesuen exekuzioa, logginga eta monitorizazioa
- Jardunbide egokiak
