Featured image

Analitika areagotua: IA+Machine Learning+NLP gustion zerbitzura

Analitika areagotuaren eremuan berritzailea dena negozio batek dituen datu-iturrietatik ezagutza ateratzeari dagokionez ematen dion buelta da. Analitikaren 3 zutabetan oinarritzen da:

  • Adimen Artifiziala.
  • Machine Learning. Datuak aztertzeko metodoa, eredu analitikoen eraikuntza automatizatzen duena. Sistemek datuetatik ikas dezaten du helburu, honela, patroiak identifika ditzakete eta ondorioz, erabakiak ahalik eta giza esku-hartze txikienarekin hartu.
  • Hizkuntza naturalaren prozesamendua (NLP). Makinak lengoaia naturaletatik (hizkuntzak) abiatuta pertsonekin komunikatzeko modua ikertzeaz arduratzen da.

Ikuspegi horren benetako ardatza hiru adar horien konbinazioan datza. Informazioa modu automatizatuan ateratzea ahalbidetzen baitu eta ezagutza tekniko handirik gabe egin daiteke.

Ezaugarri horiei esker, datu-zientzialari talderik ez duten enpresek analitika aurreratua egin dezakete.

Jardunaldi honetan egungo egoera, joerak eta etorkizunean norantz joan daitekeen ezagutuko dugu. Hizlarien aurkezpenen bidez, ikusiko dugu analitika areagotua funtsezko pieza izaten ari dela sistema industrialetan, energiaren, logistikaren eta medikuntzaren sektoreetan, besteak beste. Ikuspegi akademikotik aztertuko dugu, erabilera-adibideekin eta arrakasta-kasuekin.

 

Programa

  9:00  Irekiera
          Leyre Madariaga (Eraldaketa Digital eta Ekintzailetzako Zuzendaria - Eusko Jaurlaritza)

  9:10  Teknologiak, Trantsizio Digitalerako aliatuak
          Tomas Iriondo Astigarraga
          Gaia jakintza industrien eta teknologia aplikatuen Elkarteko Zuzendari Nagusia

  9:35  Analitika aurreratuko erabilpen kasu bat ebazteko gakoak, kasu praktikoa
          Imanol Torres Melero
          Eroskiko Datuaren gobernu eta analisi aurreratuko arloko arduraduna

10:00  Adimen artifiziala, prozesu-industriako eraldaketa digitalaren funtsezko gakoa
          Javier A. García Sedano
          OPTIMITIVE enpresaren sortzaile eta zuzendaria

10:25  Konpainiako prozesuetan integratutako adimen artifiziala. Lankide berri bat
          Oihana Mendizabal
          Xabet-eko Operazio Zuzendaria

10:50  Atsedenaldia

11:10  IAren aplikazioa txapa ebakuntza industrian MLOps bidez
          Luis Galo Corzo
          Lantek MLOps leader

11:35  Prozesuak optimizatzea, IA teknologiek lagundutako ikaskuntza aktiboaren bidez
          Susana Ferreiro
          Teknikerreko Informazio Sistema Adimendunen Unitatea

12:00  Industriako energia-kontsumoetarako adimen artifiziala
          Ibon Salbidegoitia García
          BigDa Solutionseko I+Gko zuzendaria eta bazkide sortzailea

12:25  Nola ezarri analitika aurreratuko eta adimen artifizialeko soluzioak pazienteen bizitzak hobetzeko:
          erronkak eta aplikazioa bizitza errealean

          Macarena Sevilla
          Naru Intelligence-Head of Data Science

12:50  Amaiera

 

banner

Aurreko edizioak »»