Featured image

AIOps-aren etorkizuna: LLMSen potentziala eta haren LLMOps eragiketa (Online)

AIOps terminoak —lehen aldiz Gartnerrek sortua— adimen artifiziala ITko eragiketak automatizatzeko eta hobetzeko erabiltzeari dagokio. Arlo horretan, badira dagoeneko ikerketa-ildo finkatuak, askotariko gaiak jorratzen dituztenak, hala nola errendimendua monitorizatzea, erabilgarritasun-arazoak detektatzea edo softwarearen kalitatea aztertzea. Baina nahikoak al dira? Benetan arintzen ote diete lana DevOps edo operadore-ingeniariei? Egiazko laguntza ote da haientzat?

Jardunaldi honetan, soluzio horien egungo irismena islatzen saiatuko gara. Eta ikusiko dugu, gure iritzi apalean, zer egin behar dugun —eta nola— soluzio errazagoa eta eskuragarriagoa izan dadin, generikoagoa eragiketa-mundurako. Gure planteamendua da adimen artifizial sortzailean oinarritutako laguntzaileak baliatzea hori lortzeko, kontuan izanik iraultza handia ari direla eragiten, tresna ahaltsuak baitituzte garapenaren eta kodetzearen esparruan, bai eta ibilbide oparoa ere esparru askotan. Hizkuntza Eredu Handien (LLM) produktibizazioa bera da horietako bat, bai eta operazionalizazioa eta hedapena ere, LLMOps eta beste zenbait metodologia berrirekin.

Jardunaldi honetan, hiru puntu garrantzitsu landu nahi dira OPSarekin loturik, eta aztertu nahi da nola eragiten duen eta zer ekarpen egin dezakeen adimen artifizialak kalitatezko software-osagai efizienteak ekoizteko:

  • Aztertuko da adimen artifizialak —eta, bereziki, adimen artifizial sortzaileak— nola eragin dezakeen iraultza garapen- eta eragiketa-ekipoetan, lehendik dauden ikuspegi eta teknologiak ebaluatuz.
  • Analizatuko da, halaber, zer ekarpen egiten dioten LLMek testing-kodea sortzeko munduari eta eragiketari, batez ere hedapenari eta monitorizazioari dagokienez.
  • Eta, azkenik, eztabaidatuko da zer zailtasun dituen softwarea LLMak baliatuz garatzeak eta zabaltzeak —hau da, LLMOps izeneko metodologia berriaren bidez—.

Egitaraua

Adimen artifizialaren intersekzioaren eta garapen-eragiketaren hastapenak

  • Zer-nola eragiten du adimen artifizial sortzaileak?

LLMak kode-sorkuntzaren eta testingaren munduan

  • Erremintak
  • Tecnalia proiektuak
  • Etorkizuna

LLMak eragiketaren munduan

  • Erremintak
  • Laguntzaileak–Tecnalia proiektuak
  • Etorkizuna

Eta, gainera, LLMOps-ak

  • Erronkak eta ondorioak

Norentzat

Teknologiazaleak, batez ere Devops eta garapen-ingeniariak, eguneroko martxa bizkortzeko eta automatizatzeko bide berriak bilatu nahi dituztenak.

Hizlariak

  • Izaskun Santamaría, Software Teknologien arduraduna Tecnaliaren Unitate Digitalean.
  • Iker Lasa, ikertzaile seniorra Software Ingeniaritzan.
  • Josu Diaz de Arcaya, ikertzaile seniorra Errendimendu Handiko Arkitekturan eta Eragiketa Metodologietan.
  • Ana I. Torre, Tecnaliaren Errendimendu Handiko Arkitekturen arduraduna.