Featured image

Ahalik eta gehien hobetu sare sozialetarako egiten dituzun sormenezko idatziak

Online unibertsoan komunikatzeko estrategia ona izateko gakoak erakutsiko dizkizugu. Estrategia horretatik abiatuta, zure publikoarengana zuzentzeko tonu egokia eta modu zehatza aukeratuko dugu, eta zure jarraitzaileekin komunikazio asertiboa eta hurbila izateko modu berezi eta bakarra sortuko dugu.

Lehenengo zatian, ikusiko dugu nola bilatu gai interesgarriak eta inspiraziorako gaiak, testu erakargarriak argitaratu ahal izateko, betiere ikusgai jarri nahi den produktu edo zerbitzu motaren arabera.

Sare sozialetako salmentetan emaitzak lortzera eta sare sozialetako jarraitzaileak areagotzera bideratuta sormenezko idatzi eraginkorrak egiteko trikimailuak eta aholkuak.

Horrekin guztiarekin lortuko dugu sareetan argitaratzeko beldurra galtzea, ez blokeatzea edo, blokeatu egiten bazara, sormeneko blokeo horretatik ateratzeko mekanismoak edukitzea. Horretarako, lehenengo zatian, gakoak eta trikimailuak emango dira, eta, praktika gisa, argitalpen eredu bat egiteko eskatuko da, taldearen beharrak eta gaitasunak ikusi ahal izateko.

Bigarren zatian, argitalpen horiek aztertuko dira, eta sare sozialetarako online egindako sormenezko idatzien kasu arrakastatsuak aztertuko dira.

 

Programa

  • 1. ZATIA (2 ordu)
    • Sortu eta antolatu sare sozialetan komunikatzeko izango duzun estrategia
    • Antolatu zure argitalpenen egutegia
    • Zure sareetan modu eraginkorrean idazten hasteko aholkuak eta gakoak (Bigarren saiorako, argitalpen bat sortu eta bidaltzeko eskatuko da, idazketa maila ikusi ahal izateko)
  • 2. ZATIA (2 ordu)
    • Sormeneko blokeoak ekiditeko mekanismoak eta trikimailuak
    • Ikasleen argitalpenak aztertuko ditugu
    • Kasu arrakastatsuak

Hurrengo edizioetara itzuli »»

Hurrengo edizioetara itzuli »»