Featured image

Agentic AI edo AA agentikoa martxan: sistema autonomoak industriaren erronkei aurre egiteko

AA agentikoko sistemak paradigma berri bat dira adimen artifizialaren erabileran: soluzio horiek, informazioa aztertzeko gai izateaz gain, gauza dira ingurune konplexuetan erabakiak hartzeko, elkarren artean koordinatzeko eta autonomiaz jarduteko.

Jardunaldi hau arlo hauekin lotutako erronka kritikoei nola hel dakiekeen ulertzeko interesa duten enpresei zuzentzen zaie: operazioa, segurtasuna, eraginkortasuna, jasangarritasuna eta erresilientzia. Zibersegurtasuna, datuak eta konputazioa, ikusmen artifiziala eta AA aurreratua konbinatzen dituzten gaitasunak, arkitekturak eta benetako eta etorkizuneko erabilera-kasuak aurkeztuko dira, hitzaldi teknologikoen eta adituekin eta enpresekin egingo diren mahai-inguruen bidez.

Helburua da industrian inpaktua duten soluzio agentikoen inguruan elkarrizketa estrategikoa sortzea, erabilera-aukerak identifikatzea eta lankidetza-bideak irekitzea.

Egitaraua (behin-behinekoa)

09:30-09:40 Hasiera instituzionala

Elixabete Garcia, Eusko Jaurlaritzako Eraldaketa Digitalaren arduraduna

09:40-10:00 Agentic AI (AA agentikoa): AA erabakiak hartzen hasten denean

Agentic AI kontzeptua eta industria-sektoreentzat duen garrantzia testuinguruan jartzeko sarrera-hitzaldia. 

Gorka Azkune, irakaslea eta ikertzailea HiTZ Zentroan eta UPV/EHUn

10:00-11:10 AA agentikoaren erronka eta gaitasun teknologikoak

  • Zibersegurtasuna AAn: autonomia arrisku bihurtzen denean... edo abantaila. Iván Gutierrez, Core Zibersegurtasuneko arduraduna TECNALIAn
  • Eragile adimendunen arkitekturak diseinatzea. Raul Miñón, Datuen eta Konputazioaren arduraduna TECNALIAn
  • Ikusmen artifiziala eta AA multimodala. Cristina López, Core Visual arduraduna TECNALIAn
  • AA aurreratua eta agente anitzeko sistemak. Diana Manjarres, Core AA arduraduna TECNALIAn

11:10-11:40 Atsedenaldia, kafea

11:40-12:40 Mahai-ingurua: Agentic AIren erabilera zenbait sektoretan.

AA agentikoaren benetako erabilerei, ezarpen-eragozpenei eta funtsezko ikaskuntzei buruzko eztabaida.

Moderatzailea: Iñaki Suárez, Teknologiako zuzendaria BAICen

12:40-13:30 Erakunde areagotuak: teknologia eta pertsonak

Koldo Lasala, Talent Senior Advisor. CEO de Meeting Point

13:30 Bukaera eta agurra

 

banner

Hurrengo edizioetara itzuli »»

Hurrengo edizioetara itzuli »»