Agentic AI edo AA agentikoa martxan: sistema autonomoak industriaren erronkei aurre egiteko
AA agentikoko sistemak paradigma berri bat dira adimen artifizialaren erabileran: soluzio horiek, informazioa aztertzeko gai izateaz gain, gauza dira ingurune konplexuetan erabakiak hartzeko, elkarren artean koordinatzeko eta autonomiaz jarduteko.
Jardunaldi hau arlo hauekin lotutako erronka kritikoei nola hel dakiekeen ulertzeko interesa duten enpresei zuzentzen zaie: operazioa, segurtasuna, eraginkortasuna, jasangarritasuna eta erresilientzia. Zibersegurtasuna, datuak eta konputazioa, ikusmen artifiziala eta AA aurreratua konbinatzen dituzten gaitasunak, arkitekturak eta benetako eta etorkizuneko erabilera-kasuak aurkeztuko dira, hitzaldi teknologikoen eta adituekin eta enpresekin egingo diren mahai-inguruen bidez.
Helburua da industrian inpaktua duten soluzio agentikoen inguruan elkarrizketa estrategikoa sortzea, erabilera-aukerak identifikatzea eta lankidetza-bideak irekitzea.
Egitaraua (behin-behinekoa)
09:30-09:40 Hasiera instituzionala
Elixabete Garcia, Eusko Jaurlaritzako Eraldaketa Digitalaren arduraduna
09:40-10:00 A. gentic AI (AA agentikoa): AA erabakiak hartzen hasten denean
Agentic AI kontzeptua eta industria-sektoreentzat duen garrantzia testuinguruan jartzeko sarrera-hitzaldia.
10:00-11:10 AA agentikoaren erronka eta gaitasun teknologikoak
- Zibersegurtasuna AAn: autonomia arrisku bihurtzen denean... edo abantaila
- Erabakiak modu banatuan hartzeko datuak eta konputazioa.
- Ikusmen artifiziala eta AA multimodala.
- AA aurreratua eta agente anitzeko sistemak.
11:10-11:40 Atsedenaldia, kafea
11:40-12:40 Mahai-ingurua: Agentic AIren erabilera zenbait sektoretan.
AA agentikoaren benetako erabilerei, ezarpen-eragozpenei eta funtsezko ikaskuntzei buruzko eztabaida.
12:40-13:30 AA agentikoaren etorkizuna
13:30 Bukaera eta agurra

