Featured image

Adimen artifizialeko tresnak sartzea zure konpainiaren prozesu komertzialetan. Hasiko gara? (Online)

Negoziorako erronka, desafio eta aukeraz beteta dator 2024a, ezta? Onlineko saio honetan, adimen artifizialean oinarritutako tresna praktikoak eta AAk merkataritza-taldeei eskaintzen dizkien abantaila praktikoak erakutsiko dizkizuegu, eta azalduko dizuegu teknologia horrek nola ematen duen aukera hobeto lan egiteko eta produktiboagoak eta efizienteagoak izateko.

Adimen artifizialaren aukeren mapa: adimen artifizialak talde komertzialei irekitzen dizkien aukerei buruzko begirada globala emango dugu. Tresnak mapatuko ditugu, eta arlo komertzialeko puzzlearen pieza nagusiekin lotutako erabilera-kasuak azalduko dizkizuegu modu praktikoan.

Jardunaldi hau ZOOM bideokonferentzia-plataformaren bidez emango da online.
Edukiera mugatua.

Zer ikusiko dugu?

Adimen artifizial sinboliko aplikatuko tresnak eta erabilera-kasuak:

  • Analisi prediktiboa: informazio-kantitate handiak denbora errealean prozesatzean oinarrituta erabakiak hartzen laguntzen duten tresnak; aukera ematen dute erabaki zehatzagoak hartzeko eta errentagarritasun eta efizientzia handiagoa lortzeko.
  • Errutinazko zereginak automatizatzea: mezu elektronikoak kudeatzea, hitzorduak programatzea edo txostenak sortzea.
  • Analisi prediktiboa eta leadak sortzea: adimen artifizialak aukera ematen du datu-bolumen handiak aztertzeko, eta, haien bidez, leadak sortzeko eta bezeroen portaera aurreikusteko oso erabilgarriak diren patroiak eta joerak identifikatzeko.
  • Salmenta-ikuspegia pertsonalizatzea: bezeroarentzat interesgarriak izan daitezkeen produktu edo zerbitzu espezifikoak ezagutzea, baita komunikazio-tonu eta -estilo egokienak ere. Horri esker, bezeroaren esperientzia hobetzen da, eta bihurketa- eta fidelizazio-tasa hobeak lortzen dira.
  • Lehiaren zaintza: konpetentzia hobeto ulertzeko aukera ematen duten eta erakundeak merkatuaren aldakortasunera azkarrago egokitzeko aukera ematen duten tresnak.

Adimen artifizial sortzaileko tresnak eta erabilera-kasuak, arlo hauetan aplikatuak:

  • Ideiak, testuak, irudiak, musika, bideoa, kodea, estrategia, harreman digitaleko ereduak, deep learning eta chatbots edo laguntzaile birtualak sortzea.
  • Dataset propio eta pribatuko adimen artifizial sortzailearen eredua: DATUA IAG LABen esperientzia; erakundeetan aplikatutako ezagutzako datu-basearen gaineko galdera-erantzun sistema.

Norentzat

Zuzendariak, marketin-zuzendariak, eragiketen zuzendariak (COO) eta enpresa-aholkulariak, bezeroei adimen artifizialeko konponbideak eskain diezazkieketenak edo prozesu komertzialetako efizientzia operatiboa eta estrategikoa hobetzeko ezar ditzaketenak.

Hizlaria

Jon Barrena - Bazkidea, Merkatu-ko negozio-garapenaren saila.

Ekonomia Zientzietan lizentziatua Sarrikoko Unibertsitatean (EHU). Merkataritza Kudeaketa eta Marketineko (GESCO) graduondokoa, Bilboko Merkataritza Ganberako ESICen eskutik. Logistika Integraleko Adituaren graduondokoa Mondragon Unibertsitatearen eta Gasteizko Merkataritza Ganberaren eskutik. Big Data Analytics programa ICEMDn.
Negozio digitaleko ekintzaile eta aholkulari seniorra Merkatun (Teknei Taldea); 15 urtetik gora eraldaketa digitaleko proiektuak sortzen eta aholkatzen.

 

banner

 

Hurrengo edizioetara itzuli »»

Hurrengo edizioetara itzuli »»