Adimen artifizialeko algoritmoak: ezaugarriak eta erabilera posibleak (Euskal Encounter)
OpenGune - SPRI-Enpresa Digitala tailerren gunean
Adimen artifizial sortzaileko ereduak agertu zirenetik, erabiltzaile askok gero eta gehiago erabiltzen dute adimen artifiziala. Denok erabili dugu ChatGPT informazioa bilatzeko, email bat idazteko edo dokumentu bat idazten laguntzeko.
Hala ere, adimen artifiziala erabiltzeko askoz eredu eta kasu gehiago daude. Adimen artifizialaren barruan, hor daude adimen artifizial esplikagarria, sistema prediktiboak, ikusmen artifizialeko sistemak, eta adimen artifizial sortzailearen ereduak, eta ikusmen-hizkuntza eredu gisa ezagutu genituen. Gainera, eredu batzuetatik abiatuta, hainbat ataza egiteko aukera ematen duten aplikazioak garatu dira.
Tailer honetan, algoritmoak, haien ezaugarriak, mugak eta izan ditzaketen erabilerak erakutsiko dira, eta adimen artifizialak eskaintzen dituen aukerei buruzko ikuspegi orokor bat emango zaie parte-hartzaileei.
Izena emateko
Ekitaldi hau 2025eko Euskal Encounterren programaren atal bat da. Lekua mugatua da, beraz, aldez aurretik izena eman behar da. Izena eman dutenek eta lekua dutela esanez egiaztapena jaso dutenek baino ezingo dute parte hartu.
Norentzat
Adimen artifizialaren aplikazioak, mugak eta datozen urteetan espero diren aurrerapenak ezagutzeko interesa duen edonorentzat.
Egitaraua
Adimen artifizial esplikagarria:
- Erregresio lineala.
- Erabaki-zuhaitza.
- Ereduen interpretazioa.
- Erabilera praktikoak.
Sistema prediktiboak:
- Sailkapen-ereduak.
- Erregresio-ereduak.
- Emaitzak interpretatzea.
- Erabilera praktikoak.
Ikusmen artifizialeko sistemak.
- Datuak etiketatzea.
- Sare neuronalen funtzionamendua.
- Emaitzak baliozkotzea.
- Erabilera praktikoak.
Adimen artifizial sortzailea:
- Adimen artifizial sortzailerako sarrera.
- Eredu nagusiak eta haien ezaugarriak.
- Ereduak pertsonalizatzea.
- Txatak garatzeko funtsezko kontzeptuak:
- Prompt bat garatzea.
- Fine Tuning kontzeptua.
- Adibide praktikoak.
- Adimen artifizial sortzailearen beste erabilera batzuk
- Aurkezpenak sortzea.
- Irudiak sortzea
- Bideoak sortzea.
- Beste zenbait erabilera.
Ikusmen-hizkuntza ereduak:
- Eredu horien deskribapena.
- Haiek entrenatzeko betekizunak.
- Erabilera-kasu posibleak.
- Interakzio multimodala denbora errealean.
- Egungo mugak.
- Sortzen ari diren erabilerak eta etorkizuneko garapen-ildoak.