Featured image

Adimen artifizialari prestatuta ekitea: Zure erakundean adimen artifizialaren eta dataren esparruko proiektuak sustatzeko gakoak.

Errealitate bat da enpresa-ekosisteman analitika aurreratua eta adimen-artifiziala sartu direla eta, era berean, enpresa askok ez dakitela ezer horri buruz. 

Web-mintegi honen helburua gaiak argitzea da, eta enpresekin adimen artifizialari eta analitika aurreratuari buruz egindako hitzaldi bakoitzean identifikatu ditugun funtsezko hiru gai jorratu nahi ditugu: gaikuntza, aldaketa kulturala eta talentu berria eskuratzea.

Gainera, bertaratutakoekin partekatu nahi ditugu beren roadmap digitala kudeatzeko funtsezko urratsak, eta erakundeak prestatu nahi ditugu paradigma-aldaketa horretan, bai eta landu beharreko beste funtsezko faktore batzuetan ere, digitalizazio-neurri guztiak arrakastaz garatzeko.


Helburuak

  • Enpresetan adimen artifizialaren eta dataren mundua norantz dihoan aztertzea. Zer egin behar dute erakundeek?
  • Enpresen digitalizazio-prozesuetako arazo nagusiak identifikatzea.
  • Prozesu horri ondo aurre egiteko funtsezko tresnak ematea: roadmap digitala.
  • Proiektu-mota horiek jorratzean arrakasta izaten lagunduko diguten gakoak emango ditugu.

 

Betekizunak

  • Adimen artifizialaren eta datuen analitika aurreratuen munduari buruzko interesa.
  • Ez da ezagutza teknikorik behar, izan ere, etorkizunera begiratu eta kudeaketa hobetzeko estrategiaz eta tresnez hitz egingo dugu.
     

Programa

  1. Adimen artifiziala enpresa-ekosistemara heldu da.
  2. Enpresak nagusiki erronka hauei egin behar die aurre
    • Gaikuntza eta informazioa
    • Talentu berria sortzea
    • Aldaketa kulturala eta aldaketa horri arrakastaz aurre egitea
  3. Egoera berri honi egingo diogu aurre: behar ditudan tresna guztiak
    • Nire roadmap digitala ezartzeko oinarriak
    • Nola mantendu behar dudan ekintza-plana eta zeren esku dagoen
    • Laguntza-sare bat izatearen garrantzia eta hura nola garatu
    • Nire lantaldea etengabe gaitzea, irabazteko aukera izateko
    • Hain ezezaguna den talentu berria aurkitzea
    • Eskalabilitatea: kontzeptu-froga txikien boterea eta horien erantzun handiak.
  4. Ondorioak eta galderak errepasatuko ditugu


Hizlaria


Izaskun Orive Aizpuru Kopuru plataformako negozio arduraduna da. Sare horrek adimen artifizialaren eta dataren esparruko ia 3.000 aditu ditu, eta datu-proiektuak garatzeko modua aldatzen ari da. Bihotza marketinaren arloan jarria duen industria-ingeniaria da, eta bere pasioa bezeroei proiektuak gauzatzen laguntzea da, proiektuen kudeaketan duen hamar urteko esperientziari esker (horietako asko mundu digitalean).

Hurrengo edizioetara itzuli »»

Hurrengo edizioetara itzuli »»