Featured image

Adimen artifizialaren mugak aztertuz: aukerak, erronkak eta kasu praktikoak Euskadin

Ongi etorri adimen artifiziala eta haren aplikazioak Euskadiko industria-sarean dituen onurak eta inpaktuak zuzenean ezagutzeko prestatu dugun jardunaldi honetara!

Horretarako, Leyre Madariaga Eusko Jaurlaritzako Eraldaketa Digitaleko zuzendaria eta Laura Marrón Basque Artificial Intelligence Center-eko (BAIC) zuzendariak Euskadiko AA ekosisteman murgiltzeko aukera eskainiko digute.

Ondoren, Mondragon Unibertsitateako Juan Ignacio Igartuak  AAk etorkizunerako planteatzen dituen arriskuei eta aukerei buruzko gogoetak partekatuko ditu, paisaia teknologiko berri hau nabigatzeko moduari buruzko ikuspegi baliotsua eskainiz.

Azkenik, enpresek aurkeztuko dituzten kasuei erreparatuz saio paraleloetan parte hartzeko aukera izango dugu, zeintzuetan erronka espezifikoetarako irtenbide zehatzak ezagutuko ditugun, Beatriz Laskurain, Beatriz Chicote eta Aitor Duo MUko irakasle eta ikertzaileen gidaritzapean.

Horregatik, ez galdu aukera AAren mundu zirraragarrian murgiltzeko eta lagun gaitzazu AA nora doan eta Euskadiren etorkizuna nola eraldatzen ari den jabetzen.
 

Programa

  • 9:00-9:05    Moderatzailea. Beatriz Laskurain (MU)
  • 9:05-9:30    Ongi Etorria. AA-ko Diru Laguntzak-SPRI 2024    Leyre Madariaga. Eusko jaurlaritzako Eraldaketa Digitalaren eta Ekintzailetzaren Zuzendaria
  • 9:30-10:00    AAren ekosistema Euskadin: erronkatik ekintzara    Laura Marrón. BAIC zuzendaria.
  • 10:00-10:30    AA aroa nabigatzen: eraldaketa baten hurbilketak    Juan Ignacio Igartua (Mondragon Unibertsitatea)
  • 10:30-11:00    Atsedena. Kafea.    

Gela 1 (Muru Gela) - Kasu praktikoak Moderatzailea Beatriz Chicote 

  • 11:20 -11:40    EIKA SDAD. COOP  Ainhoa Irureta - EIKAn almazena automatizatzen
  • 11:40 - 12:00   TUBOS REUNIDOS INDUSTRIAL, S.L.U.  Jon Intxausti Ijezketa prozesuen hobekuntzan AA aplikatzea 
  • 12:00 - 12:20   LANTEK   Jose Antonio Lorenzo Fernandez Forescrap: AAk lagundutako industria-aurrekontu aurreratua
  • 12:20 - 12:40   DINYCON SISTEMAS S.L. Pablo Candelas Pertsonak zenbatzeko sentsore birtualei aplikatutako AA    
  • 12:40 - 13:00   E-COORDINA Iñigo Cantera Dokumentuak AA bidez automatizatzeko proiektua

Gela 2 (Auditorioa) - Kasu praktikoak Moderatzailea Aitor Duo 

  • 11:20 -11:40    ORKLI S.COOP   Markos Pablo  SIAPS ezartzea talde magnetikoen lerroan
  • 11:40 - 12:00   IVINZA S.A  Moisés D Espejo Mambié  Adimen artifizialaren bidezko errehabilitazio-terapietarako hurbilketa berritzailea
  • 12:00 - 12:20   SEGUROS LAGUN ARO   Xabier Bernedo - Borja Garate       Dokumentuen irakurketa adimenduna: nola lortu nahi ditugun datuak automatikoki
  • 12:20 - 12:40   LANDER SIMULATION & TRAINING SOLUTIONS, S.A. Iñigo Elorriaga  Hezten duten begiradak: gidarien prestakuntzaren etorkizuna argitzen     
  • 12:40 - 13:00   RAILSIDER LOGISTICA FERROVIARIA, S.A Marc Deu  Alberic 

 

Aurreko edizioak »»