Featured image

Adimen artifiziala web-inguruneetan (online)

Seguru askotan entzun eta irakurtzen dugula "adimen artifiziala" kontzeptua. Baina, benetan argi al dugu zer esan nahi duen? Gaur egun, uste baino presenteago dago gure egunerokotasunean. Web orrietan, streaming plataformetan, bezeroen arretarako zerbitzuetan eta abarretan aurki dezakegu.

Adimen artifizialak gure negozioei eman diezazkiekeen aukerak ugari dira eta onura asko ekar diezazkigukete. Tailer honetan, onura horiek zein diren aztertuko dugu, eta gure web-proiektuetan nola aplika ditzakegun ikusiko dugu, chatboten, datu-analisien, gomendio pertsonalizatuen, erosketa-esperientzia hobeen edo ahots bidezko bilaketen bidez.

Tailer hau ZOOM bideokonferentzia-plataformaren bidez emango da online.
15 lagunentzat mugatua.

 

Nori zuzenduta dagoen

Profil teknikoak, diseinukoak, garapenekoak, marketinekoak, zuzendaritzakoak edo kudeaketakoak, beren web-proiektuen barruan erabiltzaileen esperientzia hobetu eta zabaldu nahi dutenak.

 

Gai-zerrenda

  1. Sarrera
  2. Adimen Artifiziala web-ingurunean
  3. Aplikazioak eta soluzioak
  4. Sotfware tresnak
    1. Txatbotak
    2. Bilaketa adimendunak
    3. Datuen analisiak eta txostenak
    4. E-commerce
    5. Gomendio eta eduki pertsonalizatuak
  5. Ariketa praktikoak

 

Baldintzak

Ez da aldez aurreko eskakizunik behar.

Aurreko edizioak »»