Adimen artifiziala web-inguruneetan (Euskal Encounter)
Seguru askotan entzun eta irakurtzen dugula "adimen artifiziala" kontzeptua. Baina, benetan argi al dugu zer esan nahi duen? Gaur egun, uste baino presenteago dago gure egunerokotasunean. Web orrietan, streaming plataformetan, bezeroen arretarako zerbitzuetan eta abarretan aurki dezakegu.
Adimen artifizialak gure negozioei eman diezazkiekeen aukerak ugari dira eta onura asko ekar diezazkigukete. Tailer honetan, onura horiek zein diren aztertuko dugu, eta gure web-proiektuetan nola aplika ditzakegun ikusiko dugu, chatboten, datu-analisien, gomendio pertsonalizatuen, erosketa-esperientzia hobeen edo ahots bidezko bilaketen bidez.
Izena emateko
Ekitaldi hau 2022ko Euskal Encounterren programaren atal bat da. Lekua mugatua da, beraz, aldez aurretik izena eman behar da. Izena eman dutenek eta lekua dutela esanez egiaztapena jaso dutenek baino ezingo dute parte hartu.
Norentzat
Profil teknikoak, diseinukoak, garapenekoak, marketinekoak, zuzendaritzakoak edo kudeaketakoak, beren web-proiektuen barruan erabiltzaileen esperientzia hobetu eta zabaldu nahi dutenak.
Egitaraua
- Sarrera
- Adimen Artifiziala web-ingurunean
- Aplikazioak eta soluzioak
- Sotfware tresnak
- Txatbotak
- Bilaketa adimendunak
- Datuen analisiak eta txostenak
- E-commerce
- Gomendio eta eduki pertsonalizatuak
- Ariketa praktikoak
Hizlaria
Imanol Terán, Web garatzailea, estrategia digitaleko aholkularia eta teknologia berrietan trebatzailea.