Featured image

Adimen artifiziala web-diseinuan (Online)

Ekarri iraultza zure sormenera eta lan-fluxura

Ikusi adimen artifiziala nola ari den goitik behera aldatzen diseinu grafikoa eta web-garapena. Bi orduko jardunaldi honetan, zure produktibitatea eta sormena indartzeko tresna berritzaileak eta AAko estrategiak aztertuko ditugu.

Benetako kasuen azterketetan eta aplikazio praktikoetan oinarrituz, zure egungo proiektuetara zuzenean transferi daitezkeen trebetasunak emango dizkizu jardunaldi honek. Lan-fluxuak hobetuko dituzu, eta AA eraginkortasunez inplementatuta lor ditzakezun sorkuntza-aukera berriak arakatuko dituzu.

Jardunaldi hau ZOOM bideokonferentzia-plataformaren bidez emango da online.
Edukiera mugatua.

Nori zuzendua

Diseinu grafikoaren eta web-garapenaren arloko profesionalak, adimen artifiziala beren lan-fluxuetan integratu nahi dutenak eraginkortasuna, sormena eta lehiakortasuna hobetzeko.

Helburuak

  • AAko tresnak ezagutzea. AAko tresnak webak diseinatzeko eta garatzeko nola aplika daitezkeen ulertzea eta praktikan jartzea oinarrizko mailan. Egungo proiektuetan AA eraginkortasunez txertatzeko, erabileren adibideak eta kasuak aztertzea.
  • Automatizazio efizientea. Ulertzea AA nola inplementatu atazak automatizatzeko eta web-diseinuko eta -garapeneko prozesuak optimizatzeko. AAko aplikazioen bidez lanaren efizientzia eta kalitatea hobetzeko aukerak identifikatzea.
  • Sormenezko berrikuntza. Ikustea AAk sormena nola bultza dezakeen eta nola ireki ditzakeen aukera berriak webak diseinatzeko eta garatzeko proiektuetan. Diseinuari aplikatutako AAren arloko egungo berrikuntzetan eta etorkizuneko joeretan inspiratzea.
  • Jardunaldiaren ondorengo aplikazioa. Parte-hartzaileek estrategia eta ezagutza zehatz batzuk jasoko dituzte, berehala aplikatu ahal izango dituztenak beren egungo proiektuetan, AA erabiliz efizientzia eta diseinuaren kalitatea hobetzeko.

Eduki nagusiak

  • Proiektuaren hasiera: inspirazioa eta kontzeptualizazioa AArekin. Sormenezko ideiak eta kontzeptuak sortzea AArekin, irudiak aztertzea eta aukeratzea.
  • AA bidez lagundutako diseinu grafikoa. Diseinu-sistemetarako edukiak hautatzea, marketinerako brand kitak eta grafikoak automatizatzea, ereduak/testurak sortzea.
  • Prototipoak egitea eta interfazeak diseinatzea AAren laguntzarekin. Mockupak automatikoki sortzea, UI/UXak diseinatzea AAren laguntzarekin.
  • Web-garapena eta kodearen automatizazioa AArekin. Prototipoetatik eta zirriborroetatik abiatuta kodea sortzea eta azterketa eta proba automatikoak egitea AArekin.
  • Eduki bisualak optimizatzea AArekin. Sormenezko prozesuak eskalatzeko eta irudiak optimizatzeko aukerak, diseinu sentikor automatizatua.
  • GPT pertsonalizatuak. Laguntza ideiak sortzeko, kodea sortzeko eta diseinuari eta garapenari buruzko erantzunak automatizatzeko.

 

banner