Featured image

Adimen artifiziala: utopia edo distopia (Euskal Encounter)

Badirudi adimen artifizialak ekarriko duela gaur egungo arazo guztientzako soluzioa epe laburrean, baina, uste horren atzean, zer da errealitatea eta zer fikzioa? Norantz garamatza AA gure gizarte-ongizateko ereduetan ezartzeak eta garatzeak? Iraganera begiratu behar al dugu etorkizuneko zalantzei erantzuna bilatzeko?

AA-teknologien ezarpen errealaren zenbait adibideren bidez, erantzun zehatzik gabeko eztabaida batean sartuko gara, non bai utopiarentzako bai distopiarentzako lekua baitago.

Izena emateko

Ekitaldi hau 2022ko Euskal Encounterren programaren atal bat da. Lekua mugatua da, beraz, aldez aurretik izena eman behar da. Izena eman dutenek eta lekua dutela esanez egiaztapena jaso dutenek baino ezingo dute parte hartu.

Norentzat

Dibulgazio-hitzaldia, publiko orokorra.

Hizlaria

Julen Manzano. Industria-ingeniaria eta konputazio-ingeniaria da, Data Scienceko eta Big Datako masterrak ditu eta Adimen Artifizialeko doktoregaia da. Gaur egun, AA-proiektuen zuzendari da Dataseten.

Aurreko edizioak »»