Adimen Artifizial Sortzailea ekonomistentzat: estrategiak, tresnak eta aplikazioak
Tailer intentsibo hau adimen artifizial (AA) sortzailean dituzten konpetentziak eguneratu nahi dituzten ekonomista, finantzari eta kontularientzat diseinatuta dago bereziki. Gure helburua da azaltzea nola erabili daiteken AA sortzailea, tartean direla OpenAIko ChatGPT eta Microsoft Copiloten moduko puntako teknologiak, datuen azterketa, proiekzio ekonomikoa eta zerbitzuen pertsonalizazioa optimizatzeko, eta erabilera horren aplikazioak erakutsi, argi uler dadin. Tresna horien ahalmen errealak eta dituzten inplikazio legalak, etikoak eta pribatutasunekoak jorratuko ditugu, bai eta nola tresna horiek, behar bezala erabiliz, irauli dezaketen erabakiak hartzeko ekintza sektore ekonomikoan. Eta, azkenik, esparru ekonomiko eta finantzariorako automatizazio eta pertsonalizazioko adibide praktikoak ikusiko dira.
Hizlariak:
- Beatriz Laskurain. Datuen Analisiko eta Power BIko irakaslea. Adimen Artifizialeko Masterraren koordinatzailea. Ingeniaritza Fakultatea, Mondragon Unibertsitatea.
- Pablo Alvarez. Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzako lizentzia. Big Data eta Adimen Artifizialeko irakaslea Deustuko Unibertsitatean. MaxmaxDatako bazkide sortzailea.
1. saioa: AA sortzailea eta bere aplikazioak ulertzen (4 ordu).
1. AA sortzailea eguneratzea: aktore nagusien (ChatGPT, Microsoft Copilot, Gemini) azken aurrerapenak eta eredu bakoitzaren ahalmenak.
2. Open AI eta ChatGPT: ChatGPTk eskaintzen dituen lizentziamendu aukeretan sakonduko dugu eta sektore ekonomikoan nola aplika daitezkeen aztertuko dugu, kasu praktikoak aztertuz eta segurtasun eta pribatutasun inplikazioak eztabaidatuz.
3. Microsoft Copilot eta bere gaitasunak: Microsoft Copiloten funtzionaltasun espezifikoak aztertuko dira, testua eta irudiak sortzeko eta modu aurreratuan tratatzeko eta negozio inguruneekin integratzeko nola erabil daitekeen azpimarratuta.
4. Prompten ingeniaritza eta adibide praktikoak: ariketa praktikoen bidez, tresna horien emaitzarik onenak lortzeko prompt eraginkorrak nola diseinatu erakutsiko da, testuinguru ekonomiko eta transbertsaletan aplikatuta.
5. AA Sortzailearekin irudiak eta bideoak sortzea eta editatzea: gaitasun multimodalen egungo egoera ezagutuko da.
6. Erabilera kasu espezifikoak: ekonomista, kontulari eta finantzariek AA sortzailea prozesuak automatizatzeko, zerbitzuak pertsonalizatzeko eta erabakiak hartzeko prozesua hobetzeko nola balia dezaketen erakusten duten adibide zehatzak aurkeztuko dira.
2. eta 3. saioak. APLIKAZIO PRAKTIKOAK: Nola erabili AA Administrazioko eta finantzetako prozesuetan (8 ordu)
AAren erabilera kasu espezifikoak eta enpresa eremuko automatizazioak: adibide praktikoak erabiliz, erakutsiko da nola tresna horiekin datuen azterketa eta proiekzio ekonomikoa azkartu eta merkatuaren joerak hobeto interpretu daitezkeen.
- Ekonomistentzako aplikazio praktikoak eta erabilgarritasunak
- Nola automatizatu zereginak eta prozesuak denbora optimizatzeko. Kasu praktikoak lege gaietan, kontratuetan, zerga kontuetan, proposamenen formulazioan, bezeroen arretan, administrazio arloan, finantze kontrolean, giza baliabideetan...
- Automatizazioko eta pertsonalizazioko erabilera kasu espezifikoak: zati honetan, parte hartzaileek AA ereduak behar espezifikoetarako pertsonalizatzen eta hedatzen ikasiko dute. Tresna horiek lehendik dauden sistemetan integratzeko modua eta analisi ekonomiko eta finantzarioan ahalik eta inpaktu handiena izan dezaten nola egokitu eskainiko da.
- Erakunde bakoitzaren kasu praktikoen tailerra eta kasuak bateratzea.
Tokiak - Ekonomistak (Colegio Vasco)
- BILBO: Martxoaren 17, 20 eta 27an. Ordutegia: 15:30-19:30
- DONOSTIA: Martxoaren 26 eta apirilaren 3 eta 7an. Astelehenean, martxoak 26, 15:30etik 19:30era, eta gainerako egunetan 10:00etatik 14:00etara.
- GASTEIZ: Maiatzaren 5, 8 eta 15ean. Astelehenean, martxoak 5, 15:30etik 19:30era, eta gainerako egunetan 10:00etatik 14:00etara.