Active Directory Purple Team (Euskal Encounter)
OpenGune - SPRI-Enpresa Digitala tailerren gunean
Tailer honetan, gure ActiveDirectory-ri nola eraso eta eraso ohikoenetatik eta eraginkorrenetatik nola defendatu ikusiko dugu.
Izena emateko
Ekitaldi hau 2023ko Euskal Encounterren programaren atal bat da. Lekua mugatua da, beraz, aldez aurretik izena eman behar da. Izena eman dutenek eta lekua dutela esanez egiaztapena jaso dutenek baino ezingo dute parte hartu.
Egitaraua
- Kerberos - sarrera.
- Kerberoasting - erasoa eta defentsa.
- Asreproasting - erasoa eta defentsa.
- Bloodhound erabiltzea gure Active Directory inguruneko segurtasun-zuloak detektatzeko.
Norentzat
Zibersegurtasun-sistemen eta -analisien administratzaileak.
Hizlaria
Jokin García Etxebarria, informatikako segurtasunaren alorreko profesionala, PurpleTeam-en espezializatua