Featured image

AAko tresnen laguntzarekin istorioak kontatzea (Euskal Encounter)

OpenGune - SPRI-Enpresa Digitala tailerren gunean

Tailer honen helburua da parte-hartzaileak gaitzea ideia bat ikus-entzunezko formatuan emateko.

Horretarako, istorio bat sortzeko ohiko prozesuari jarraituko zaio, fase bakoitzean AAko tresnak erabiliz:

  • Ideiagintzan, ChatGPT
  • Irudiak eta bideoak sortzeko, Firefly eta Freepik
  • Eta abar

Adibideak:

  • Bideo-joko baterako sarrera bat egitea
  • Argazki zahar baten animazioa egitea
  • Artxiboko materiala erabiliz edukia sortzea

Izena emateko

Ekitaldi hau 2025eko Euskal Encounterren programaren atal bat da. Lekua mugatua da, beraz, aldez aurretik izena eman behar da. Izena eman dutenek eta lekua dutela esanez egiaztapena jaso dutenek baino ezingo dute parte hartu.

Norentzat

Istorioak kontatzeko interesa duten pertsona guztientzat (bideojokoak, film laburrak, edukiak...), IA erabiltzeko jakin-mina dutenentzat, profil teknikorik behar ez dutenentzat: argazkilariak, blogariak, ikus-entzunezkoen ikasleak, marketina, ekintzaileak...

Hizlariak

Diego Rodriguez (arketipo.net), produktu digitalen diseinatzailea da, eta 20 urte baino gehiagoko esperientzia du hainbat industriatan.
Jose Luis Roncero (Moviltik), aktibista eta izaera sozial nabarmena duten ikus-entzunezko proiektuen sustatzailea.