Featured image

AA sortzaileko soluzioak Flowise eta ChatGPTrekin garatzearen hastapenak (Online)

Gaur egungo aroaren ezaugarri nagusia aurrekaririk gabeko aurrerapen teknologikoa da. Testuinguru horretan, Flowise agertu da: AA sortzailean oinarritutako soluzioak garatzeko koderik gabeko tresna. Flowisek aukera ematen du ChatGPTren moduko AA sortzaileko ereduak enpresa-proiektuetan erraz txertatzeko, bai eta AAko ereduak integratzen dituzten produktuak garatzeko ere.

Flowiserako sarrera-jardunaldi hau bereziki diseinatua dago AA guztion eskura jartzeko, trabak gaindituz eta harenganako sarbidea demokratizatuz. Jardunaldiaren abiapuntua erabilerraztasuna eta aplikazio praktikoa da. Hala, programazioan esperientziarik ez dutenentzat ere egokia den sarrera bat egiten du AAren munduan.

Jardunaldi hau funtsezkoa da AAren potentziala erabiliz hainbat proiektutan aplikatu nahi dutenentzat; adibidez, laguntzaile pertsonalizatuak garatzeko edo ezagutza espezifikoak dituzten ereduak garatzeko. Eta, hori guztia, aldez aurretik programazio-ezagutzarik izan gabe. Aukera paregabea eskaintzen du Flowise ulertzeko eta erabiltzeko, eta erabiltzaileei aukera ematen die AAn oinarritutako soluzioak modu eraginkorrean eta eskuragarrian garatzeko.

Jardunaldi hau ezin hobea da Flowiseren bidez AA sortzaileko soluzioen garapenera lehen aldiz hurbiltzeko. Gai hori sakon jorratzen da ikastaro aurreratuago honetan: “Sor itzazu soluzio digitalak programatu gabe OpenAI ChatGPTrekin”.

Jardunaldi hau ZOOM bideokonferentzia-plataformaren bidez emango da online.
Edukiera mugatua.

 

Nori zuzendua

Jardunaldi hau ezin hobea da Flowise ulertu eta erabili nahi duen edonorentzat: teknologia hauek bere lanean integratu nahi dituzten profesionalak, teknologiazale amorratuak, eta abar.

 

Eskakizunak

Ez da beharrezkoa aldez aurretik programazioan esperientziarik izatea.

 

Edukia

  • AA eta Flowiserako sarrera: Ulertu itzazu AAren oinarrizko kontzeptuak eta ezagutu hura aplikatzea nola errazten duen Flowisek.
  • Flowise-domeinua: Ikasi tresna hori erabiltzen, zenbait alorretan soluzio berritzaile eta pertsonalizatuak sortzeko.
  • Flowiseren bidez egindako proiektu praktikoen adibideak: Erabili zure ezagutzak benetako proiektuetan, eta, horretarako, egin esperimentuak AArekin erronka praktikoak ebazteko.

 

Egitaraua

  • Flowiserako sarrera
  • Flowiseren oinarrizko osagaiak
  • Flowise instalatzea eta sarbidea
  • Flowise erabiltzeko hastapenak
  • AA sortzailean oinarritutako soluzio-mota nagusiak, Flowise erabiliz
  • Laguntzaile pertsonalizatuen (Chatbot-ak) garapena Flowise eta ChatGPT erabiliz
  • Gaitasun gehigarriak dituzten eragileen garapena (Interneterako edo Wikipediarako sarbidea, etab.) Flowise eta ChatGPTren bidez
  • Ezagutza-oinarri pertsonalizatu baterako sarbidea duten ereduen garapena

 

Aurreko edizioak »»