Featured image

AA sortzailea enpresa-eremuan

Adimen artifizial sortzailea enpresa-eremua sakonki eraldatzen ari da, erronka konplexuei aurre egiteko, prozesuak optimizatzeko eta berrikuntza sustatzeko tresna berriak eskainiz. Baina, zer esan nahi du horrek enpresentzat?

Teknologia aurreratu honi esker, zeregin errepikakorrak automatizatu daitezke, produktuak eta zerbitzuak eskala handian pertsonalizatu daitezke, eta irtenbide sortzaileak diseinatu, merkatuaren eskaera aldakorrei erantzuteko. Edukiak sortzetik hasi eta prototipo eta analisi prediktiboak garatzeraino, enpresek balioa sortzeko modua birdefinitzen ari da AA sortzailea.

Gainera, datu-bolumen handiak aztertzeko eta ideia berritzaileak sortzeko duen gaitasunak aukera berriak ematen ditu erabaki estrategikoak hobeto hartzeko, joerak aurreratzeko eta bezeroei esperientzia pertsonalizatuak eskaintzeko. Bere eragina sektore guztietako enpresetan ikus daiteke, AA sortzailea hartzen ari baitira abangoardian mantentzeko. Imajinatzen duzu nola eralda lezakeen zurea?

Jardunaldi honetan, adimen artifizial sortzailea enpresa-prozesuetan nola txerta daitekeen, haren aplikazio garrantzitsuenak eta erakundeen lehiakortasunari eta iraunkortasunari ekar diezazkiokeen onurak aztertuko ditugu. Teknologia hau enpresa munduaren etorkizuna nola konfiguratzen ari den eta bere ezarpenak bere negozioaren desberdintasuna nola markatu dezakeen deskubritzeko aukera bat izango da.

Zatoz tresna iraultzaile honen oraina eta etorkizuna ezagutzera, eta nola marka dezakeen aldea zure negozioan.

 

Programa

  9:00  Irekiera
          Pablo Martínez (Miramon Enpresa Digitaleko koordinatzailea)
          Javier Zubia (Gipuzkoako Bazkundeko Zuzendari Nagusia)

  9:15  AA eta eraldaketa digitala: kasu praktikoak eta adopzio-gakoak
          Aritz Galdos eta Ivan Alvarez
          LKS Next-eko aholkulari teknologikoa etaberrikuntza arduradura

  9:45  Nola sustatu negozioak AAren bidez
          Unai Martínez de Lizarduy
          Skootik-eko CEOa

10:15  Zaintza, datuak, segurtasuna eta AA
          Eneko Arza Landaluce
          Inngumako CEOa

10:45  Kafea / Atsedenaldia

11:15  Gizakia ardatz duen Adimen Artifizial Sortzailea
          Irati Rodriguez
          Estrategia arduraduna Hupin


11:45  AA sortzailea enpresa-eremuan
          César García San Martin
          KAM Energy & Computer Vision LIS Data Solutions-en

12:15  AA sortzailea nola ari de enpresak eraldatzen
          Imanol Terán
          Digitalizazio-prozesuetako aholkularia eta teknologia berrien prestatzailea

12:45  Amaiera