AA segurua: LLM ereduak lokalean instalatzea eta exekutatzea. Komunikatu zure datuekin modu pribatuan
Hodeiko LLM sistemen ordezko aukerak. Nola instalatu kode irekiko tresnak. Datuak lokalean eta modu seguruan erabiltzeko eta pertsonalizatzeko. AI Act araudia
Jardunaldi honen helburua da AA seguruaren arloa erakundeen barruan ezartzea. Jardunaldia bukatutakoan, bertaratuek ikuspegi praktikoz jakingo dute nola instalatu LLM hizkuntza-eredu ireki eta pribatuak, lokalean konektatuta, eta nola hitz egin modu seguruan formatu estandarretatik beren datuak erabiliz. Europar Batasunaren AI Act lege berriak ezarri dituen eta gaur egun bete behar diren arauak ere ezagutuko ditugu.
Norentzat
AA seguruaren araudiak eta kudeaketa-arauak ezagutu nahi dituzten profesionalak. Arlo honetan zerbait ikasten hasi nahi duten teknikariak, zuzendari teknikoak eta hezitzaileak. Proposatzen diren sistemek konfigurazio-denbora eta prozesu jakin batzuk behar dituztenez, komeni da prestazio handiko ordenagailu eramangarri bat izatea saioan, aurkeztuko diren tresnei ahalik eta probetxu handiena ateratzeko.
Gaiak
- Lokaleko LLM sistemetarako kode irekiko tresnak. Baldintza teknikoak. Nola instalatu ordenagailuan modu pribatu eta lokalean, kode irekiko tresnak eta hizkuntza-ereduak erabiliz. Nola konfiguratu lokalean txatbotak eta kudeaketa-motorrak Interneteko konexiorik gabe. Datu-karpetak eta datu-baseen konexioa. Nola komunikatu datuekin modu seguru eta pribatuan, artxibo-formatu estandarrekin.
- AI Act araudia. Datuen pribatutasuna. AA sistemek arrisku-mailaren arabera duten sailkapena. Betetzeko obligazioa. Zehapenak. Datuen pribatutasuna. Hodeiko LLMek tokiko LLMen aldean dituzten abantailak eta desabantailak.
Hizlaria
Jorge R. López Benito // Accelera Skills by Qublian

