AA eta kuantika: industriaren hurrengo berrikuntza-olatua
EHU, Mondragon Goi Eskola Politeknikoa, Ikerlan, Lortek, Tecnalia, Tekniker, Vicomtech Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko zentroek eta Enpresa Digitalak gonbita egin diete Euskadiko industriei konputazio kuantikoa enpresa-ingurunera hurbiltzeko asmoz egingo den jardunaldi honetara, non arreta nagusia konputazio kuantikoa adimen artifizialarekin hibridatzearen balioan jarriko baita.
Saioan, ikuspegi estrategikoa, erakustaldiak eta erabilera-kasuak uztartuko dira, eta elkarrizketa tematikoak egingo dira enpresekin, ingurune errealetako esperientziak, erronkak eta aukerak partekatzeko.
Helburua
Argi eta erabilerara bideratuta erakustea industria-sektorean optimizatzeko, simulatzeko eta erabakiak hartzeko gaitasun berriak susta daitezkeela AAren eta kuantikaren konbinazioaren bidez.
Norentzat
Interes hauek dituzten enpresa industrialak eta teknologikoak:
- berrikuntza aplikatua eta digitalizazio aurreratua
- prozesu eta sistema konplexuen optimizazioa
- energia eta jasangarritasuna
- klima-aldaketen aurrean, arriskuen eta erresilientziaren analisia
- negozioan inpaktua duten deeptech teknologiak erabiltzen hastea
Egitaraua
- Ongi etorria eta jardunaldiaren hasiera
- Deeptech ekinean: zergatik den konbinazio irabazlea AA + kuantika
Aitor Moreno, Teknologia eta Sistema Kuantikoen arduraduna (LKS NEXT) - Teoriatik praktikara: erabilera-kasuak eta enpresarentzako balioa - KUBIBIT proiektua
Alejandra Ruiz, teknologia kuantikoen arloko Proiektu-Zuzendaria (TECNALIA) - “Sutondoko ipuinak” | Gaikako Fireside txatak
- Fabrikazio adimenduna
Anton Asla, Berrikuntzako gerentea (Serikat)
Eneko Osaba, Principal Researcher: Quantum Technologies (TECNALIA) - Energia garbiak
Itziar Cuenca, I+Gko zuzendaria (AYESA)
Iñigo Perez, Investigador (i3B) - Ingurugiroa
Xabier Garitano, GIS Project Manager (HAZI)
Guillermo Valverde, Ikertzailea (VICOMTECH)
- Fabrikazio adimenduna
Moderatzailea: Irene Lopez de Vallejo, Head of Business Development | Quantum Tech LAB (TECNALIA)
- Ondorioak eta amaiera
Irene Lopez de Vallejo, Head of Business Development | Quantum Tech LAB (TECNALIA)

