Featured image

AA eta kuantika: industriaren hurrengo berrikuntza-olatua

EHU, Mondragon Goi Eskola Politeknikoa, Ikerlan, Lortek, Tecnalia, Tekniker, Vicomtech Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko zentroek eta Enpresa Digitalak gonbita egin diete Euskadiko industriei konputazio kuantikoa enpresa-ingurunera hurbiltzeko asmoz egingo den jardunaldi honetara, non arreta nagusia konputazio kuantikoa adimen artifizialarekin hibridatzearen balioan jarriko baita.

Saioan, ikuspegi estrategikoa, erakustaldiak eta erabilera-kasuak uztartuko dira, eta elkarrizketa tematikoak egingo dira enpresekin, ingurune errealetako esperientziak, erronkak eta aukerak partekatzeko.

Helburua

Argi eta erabilerara bideratuta erakustea industria-sektorean optimizatzeko, simulatzeko eta erabakiak hartzeko gaitasun berriak susta daitezkeela AAren eta kuantikaren konbinazioaren bidez.

Norentzat

Interes hauek dituzten enpresa industrialak eta teknologikoak:

  • berrikuntza aplikatua eta digitalizazio aurreratua
  • prozesu eta sistema konplexuen optimizazioa
  • energia eta jasangarritasuna
  • klima-aldaketen aurrean, arriskuen eta erresilientziaren analisia
  • negozioan inpaktua duten deeptech teknologiak erabiltzen hastea

Egitaraua

  • Ongi etorria eta jardunaldiaren hasiera
  • Deeptech ekinean: zergatik den konbinazio irabazlea AA + kuantika
  • Teoriatik praktikara: erabilera-kasuak eta enpresarentzako balioa
  • “Sutondoko ipuinak” | Gaikako Fireside txatak
    • Fabrikazio adimenduna
    • Gertaera klimatikoak
    • Energia garbiak

Moderatzailea: Irene Lopez de Vallejo, Head of Business Development | Quantum Tech LAB, Tecnalia

  • Ondorioak, amaiera eta networkinga

 

banner