Featured image

Machine Learning eta Python

Ikastaro honen helburua da ikasleak gai izatea Machine Learning ereduak modu autonomoan garatzeko, adimen artifizialeko sistema baten motorra izan daitezen.

Horregatik, tailer honetan, gaur egun dauden eredu-moten mapa kontzeptuala erakutsiko da, haien erabilgarritasunaren arabera. Ondoren, ereduak tipologiaren arabera baliozkotzeko moduak erakutsiko dira. Eredu nagusien mapa kontzeptuala egin ondoren, tipologia bakoitzaren barruan dauden eredu nagusietan sakontzen joango gara, baita horiek baliozkotzean ere.

Programa 

  • a. Definizioa.
  • b. Mapa kontzeptuala.
  • c. Eredu gainbegiratuak:

         i. Sailkapena:

        1. Erregresio logistikoa.
        2. KNN.
        3. Naive Bayes.
        4. Sailkapen-zuhaitza.
        5. Random Forest.
        6. XGBoost.

       ii. Erregresioa:
        1. Erregresioa.
        2. Erregresio-zuhaitza.
        3. Random Forest.
        4. XGBoost.

  d. Gainbegiratu gabeko ereduak:

       i. Klusterizazioa
       ii. Elkartzeko arauak.

 

"Ekitaldian zure segurtasuna bermatzeko hartutako COVIDaren aurkako neurriak"

COVID-19ak eragindako osasun-krisiari aurre egiteko beharrezko prebentzio-neurriekin lotuta, Osasun sailburuak 2020ko abuztuaren 19an onartutako AGINDUAN jasotako irizpideen arabera:

  • Parte-hartzaile bakoitzari homologatutako FFP2 maskara bat emango zaio. Maskara hori nahitaez eta uneoro erabili beharko da eraikinaren gune guztietan.
  • Bilera-aretoak erabiltzeko garaian, bertaratutakoen artean 1,5 metroko distantzia bermatu beharko da.
  • Parte-hartzaileek eskuragarri izango dituzte gel hidroalkoholikoak.
  • Ekitaldira bertaratutakoen artean objektuak ez partekatzea gomendatzen da.

Anteriores ediciones »»