Featured image

Angular tresnarekin web-aplikazio modernoak eta eskalagarriak sortzen ikasteko ikastaro aurreratua

Tailer praktiko honen helburua da Angular framework-ari eta haren ezaugarri aurreratuenei buruzko ezagutzak hobetzea, tresnaren gaur egungo ezagutzak modu errazean sendotuz eta zabalduz, goi-mailako aplikazioak garatzeko aukera izan dezazun. Frameworkaren azken berrikuntzetako batzuk ere ikusiko ditugu, garapena sinplifikatzen eta gure aplikazioen kalitatea hobetzen lagunduko digutenak.

Tailerrean zehar, ikasitakoa praktikan jarriko dugu, kontzeptuak erraz eta arin finkatzeko.

 

Angular tresnari buruz

Angular tresna web-aplikazio modernoak, modularrak eta eskalagarriak sortzeko framework bat da, besteak beste Typescript eta HTML teknologiak baliatzen dituena.

Angular Googlek sortutako tresna da, eta mundu osoko garatzaileen komunitate handi batek erabiltzen du. Gaur egun, web-aplikazioak sortzeko framework ospetsuenetariko bat da. 

 

Nori zuzendua

Angularren esperientzia duten erabiltzaileak, frameworkari buruz duten ezagutza sakondu, kalitatea hobetu eta Angularren aplikazioen garapena arindu nahi dutenak.


Programa

  1. Angular Unibertsala (SSR)
  2. Service workers eta offline gaitasunak
  3. Angular Animations
  4. Real time applications (websockets)
  5. Angular eta Universal aplikazioak hedatzea (S3, serverless)
  6. Angular v16 bertsioko nobedadeak (v16.1 eta v16.2) + baieztatutako v17 nobedadeak

Aurreko edizioak »»