Featured image

Adimen artifizial sortzailea: ezagutu haren gaitasun aurreratuak - BIC Bizkaia Ezkerraldea

Jardunaldi honetan, adimen artifizialeko ereduen gaitasun aurreratuenak ezagutuko ditugu. Elkarrizketa-txateko interfaze baten bidez sar gaitezke eredu horietara.

Zenbait funtzionalitatetan sakonduko dugu: Interneteko konexioa, irudiak aztertzea edo sortzea, eta dokumentuak sortzea eta aztertzea, besteak beste. Eta ez dugu ahaztuko dagoeneko aukera dugula laguntzaile indartsu horien bertsio pertsonalizatuak sortzeko.

Horretarako, plataforma nagusiak landuko ditugu: ChatGPT, Copilot, Gemini eta Claude; kode irekikoen egoera ere aztertuko dugu, ere dezente aurreratu baita azken urtean.

Norentzat

Dagoeneko ChatGPTrekin edo antzeko tresnekin hurbilketaren bat izan duten eta erabileran sakontzen jarraitzeko haien ezaugarri aurreratuenak ezagutu nahi dituztenentzat.

Izena emateko

BIC BIZKAIA EZKERRALDEAk (BFA) lagundutako ikastaroa. Ezkerraldeko, Meatzaldeko eta Enkarterriko inskripzioek lehentasuna izango dute.

Edukiak

Sarrera

Elkarrizketa-txaten gaitasun aurreratuak

  • Edukia aztertzea eta sortzea
  • Dokumentuak aztertzea eta sortzea
  • Pertsonalizazioa

Erremintak

  • ChatGPT
  • Copilot
  • Gemini
  • Claude
  • Kode irekiko adimen artifizial sortzailea

Hizlaria

Imanol Terán, digitalizazio-prozesuetako aholkularia eta teknologia berrietako prestatzailea.

Hurrengo edizioetara itzuli »»

Hurrengo edizioetara itzuli »»