Featured image

5S digital: norberaren eta taldearen efizientzia eta produktibitatea

Gure egunerako lanean denbora luze ematen eskaintzen diegu informazioko teknologiei. Ordenagailua, telefono mugikorra edo tableta izan. Izan ere, aipatutako teknologiak ondo erabili behar dira gu geu eta antolaketa efizientea izateko.

5S metodologia beti erabili da gehiago ekoizteko; horretarako, lan-eremu "fisikoa" behar bezala antolatu da. Eremu digitalean ere aplika daiteke? Bai, noski. Egoerari buruzko ikuspuntu teoriko-praktikoa aurkeztuko dugu jardunaldian.

Hortaz, saioan hiru galdera erantzungo ditugu:

  • 5S teknologietatik zer aprobetxa dezaket lan-eremu digitalean aplikatu behar dudanean?
  • 5S logikarekin eremu digital efizienteagoa antola dezaket?
  • Leku bat gauza bakoitzarentzat eta gauza bat leku bakoitzarentzat, eremu digitalean irizpide horrekin egin daiteke lan?

 

Helburuak

  • Bitarteko digitalen eguneroko lan-jarduera 5S metodologiako zenbait irizpideren arabera antolatzea, gure efizientzia eta antolaketa efizientzia handitzearren. 
  • Informazio digitalarekin lotutako beharrezkoak diren eta ez diren gauzak bereiztea eta beharrezkoak ez direnak ager ez daitezen saihesteko irizpideak finkatzea. 
  • 5S digitalak mantentzen laguntzeko mekanismoak finkatzea. 

 

Nori dago zuzenduta

Informazio digitala erabiltzeko orduan efizienteago izan nahi duten pertsonak.

 

Edukia

1. 5S fisiko eta digitalei buruzko azalpen teorikoa

Zer onura lortzen diren 5S metodologiaren bidez.

5S metodologiak eremu fisikoan aplikatuta.

  • 1S. Beharrezkoak ez direnak kentzea.
  • 2S: Beharrezkoak kokatzea.
  • 3S: Zikinkeria kentzea.
  • 4S: Anomaliak seinaleztatzea.
  • 5S: Hobetzen jarraitzea.

Zergatik antolatu gure lan-eremu digitala. Ordena kaosaren barruan.

5S metodologiak: Digitala denak fisikoa denaren aurrean dituen berezitasunak.

2. Aplikazio praktikoa: ezartzeko proiektu osoa simulatzea.

Proiektuaren planifikazioa.

5S bakoitzaren aplikazioa.

3. 100 kasu praktikotatik abiatutako ikasitako zenbait gauza.

 

Aurreko edizioak »»