4.0 ekintzailea: Automatizatu, berritu eta eskalatu gaur bertan AArekin
Adimen artifiziala eraldaketa-motor bihurtu da ekintzailetza-proiektuetan. 2 orduko online ikastaro honek erakutsiko du nola aprobetxatu IA prozesu errepikakorrak automatizatzeko, produktu eta zerbitzuetan berritzeko eta negozio-ideiak modu arin eta jasangarrian eskalatzeko.
Negozio baten eguneroko kudeaketan IA tresna desberdinak nola integratu azalduko da: bezeroarentzako arreta, zereginak planifikatzea edo datuak aztertzea, besteak beste. Halaber, sormenarekin eta IAn oinarritutako negozio-aukerak sortzearekin lotutako alderdiak landuko dira.
Adibide praktikoen bidez aurkeztuko dira denbora eta baliabideak optimizatzeko tresna eskuragarriak, inbertsio handirik gabe, eta ikasitakoa berehala aplikatzera gonbidatuko duten dinamika osagarriak proposatuko dira, berrikuntza etengabearen ikuspegia bultzatuz.
"Tolosaldeko TIC Astea-ren" hamairugarren edizioaren baitan antolatutako ikastaroa, LEHIBERRIk -Tolosaldeko Lehiakortasun eta Berrikuntzarako Foroa- eta ENPRESA DIGITALAk antolatuta. Ekimen honen helburua da, TIK-IKT erreminten erabilpena sustatzea Tolosaldeko enpresa sarean; banakako enpresari, enpresa txiki eta ertainez osatua dagoen sarean.
Nori zuzendua
Hiritarrak, ikasleak, langileak, langabeak, profesionalak, direktiboak eta enpresariak.
Informazio gehiago jaso nahi baduzu edota izena emateko, web orri hau bera erabili, edota lehiberri@tolosaldea.eus / telefonoa 943 654 501.