2. Tailerra: Datu modelaketa Power Queryrekin
Datuak aztertzen eta eredu analitikoak sortzen aritzen den eta egunero datuak arakatzen, prestatzen eta eraldatzen jarduten duten pertsona ororentzat da tailer hau.
Aldez aurretik ezagutzak edukitzea ez da beharrezkotzat jotzen.
Datuak eraldatzeko eta garbitzeko zereginak erronka askori aurre egitea dakar. Hasteko, kanpotik datozen datuak hartzen dira. Sarritan, datu ezezagunak dira eta formatu desegokia dute. Eredu semantiko eraginkorra sortzea da erronka.
Horregatik, tailerra oso praktikoa da. Arazoak eta konponbideak lantzen dira, eta tailerrera etorritakoei aktiboki parte hartzeko aukera ematen zaie.
Helburua da eredu semantikoaren kalitatea bermatzea, Power Queryren ingurunetik transformazioak eta ekintzak aplikatuz.
Programa:
- Ereduaren entitateen definizioa
- Gertaera taula babesteko ekintzak
- Ez-Gertaerak deskubritzea datuen osotasun akatsak saihesteko
- 1:1 eta Hainbat: Hainbat erlazioak saihesteko ekintzak
- Elur malutaren erako eredutik izar erako eredura pasatzea
- Dimentsio miszelaneoak sortzea
- Egutegi dimentsioa modu eraginkorrean sortzea
- Eredua jatorrian existitzen ez diren atributuekin aberastea.
Irakaslea:
- Ana María Bisbe York - Microsoft Data Platform MVP
Parte hartzaileentzako baldintza teknikoak:
- PC Windows 10/11 instalatuta duen PCa.
- Power BI Desktop (azken bertsioa).
