Featured image

UX Research: Garatu produktu eta zerbitzu digital erabilgarri eta eraginkorrak, zure erabiltzaileen beharrekin bat datozenak

Egungo kontsumitzaileek beren beharrei erantzuten dieten eta esperientzia pertsonalizatuak eskaintzen dizkieten produktu eta zerbitzuak bilatzen dituzte.

Erabiltzaile-esperientzia lehiarako abantaila eta elementu bereizgarri bihurtu da. Erabiltzaile-esperientzia (UX; ingelesez, User Experience) on bat diseinatzeko, ezinbestekoa da erabiltzaileekin ikerketa egitea. Ez dago erabiltzaile-esperientziarik erabiltzailerik gabe.

UX Research-en ardatza gure erabiltzaileak identifikatu eta ezagutzea da, haien ezaugarriak eta beharrak ulertzea, bai eta gure zerbitzu edo produktuaren erabilera-testuingurua ulertzea ere.

Produktuari eta haren erabiltzaileei buruzko informazioa lortzea ezinbestekoa da produktu arrakastatsu bat eskaini nahi badugu, erabiltzaileen beharrak asetzen dituena eta, hala, negozio-helburuak lortzen lagunduko diguna.

 

Helburu nagusia

UX Research diziplinari buruzko oinarri teoriko eta praktikoa ematea, Design thinking teknikekin batera, produktu digital eraginkorrak diseinatzeko, negozioaren helburuak betetzeaz gain, erabiltzaileen beharrak asetzea ere helburu dutenak.

 

Helburu espezifikoa

  • Erabiltzaileekin ikertzeko teknikak ezagutzea, bai kualitatiboak, bai kuantitatiboak.
  • Erabiltzaileekin egin beharreko ikerketa bat planifikatzen ikastea.
  • Zure xede-publikoaren beharrak eta erabiltzaile-profilak identifikatzea.
  • Pertzepzio sendoak lortzea, erabiltzaile-esperientzia ona eskaintzen duten produktu eraginkorrak sortzeko.

 

Norentzat

  • Webguneen diseinu eta garapeneko profesionalak (proiektu-kudeatzaileak, zuzendari teknikoak, garatzaileak, diseinatzaileak, etab.), beren ezaupideak sakondu nahi dituztenak, produktu eraginkorragoak eraikitzeko edo beste espezializazio baterantz eboluzionatzeko.
  • Ekimen digitaletan erabiltzaileen esperientzia hobetu nahi duten marketineko profesionalak.
  • Marketinetik, publizitatetik, produktuen diseinutik (ingeniariak) eta webguneen diseinu eta garapenetik datozen profesional gazteak, etorkizuneko diziplina batean espezializatu nahi dutenak.
  • Proiektu teknologiko arrakastatsuak garatu nahi dituzten ekintzaileak.
  • Produktu digitalen diseinuan, interfazeetan, erabiltzaile-esperientzian eta erabilgarritasunean diharduen edo interesa duen edozein pertsona.

 

Egitaraua

1. saioa:

UX Research-en hastapenak

  • Zer da erabiltzaileen ikerketa (UX Research/User research)
  • Zergatik ikertu
  • Ikerketa-motak: Ikerketa kualitatiboa/kuantitatiboa
  • Design thinking

Aurkikuntza- eta esplorazio-fasea

  • Proiektua, irismena, helburuak
  • Helburu diren publikoak eta erabiltzaileen profilak, interes-taldeen mapa
  • Benchmarkinga

TAILERRA

  • Erabiltzaile-profilak eta ikerketaren helburuak zehaztea
  • Elkarrizketak diseinatzea
  • Online inkestak diseinatzea

2. saioa:

TAILERRA: Datuak prozesatu, emaitzak sintetizatu eta pertzepzioak hautematea

UX Research eta Design Thinking teknikak erabiliko ditugu ikerketatik eratorritako datu eta pertzepzio garrantzitsuak lortzeko, eta, hala, soluzio eraginkorrak diseinatzeko.

  • Elkarrizketak prozesatzea
  • Inkestetako datuak aztertzea
  • Pertsonak
  • Erabiltzailearen bidaia
  • Pertzepzioen klusterra
  • Balio-proposamenaren oihala

 

Hizlaria

Virginia Aguirre, UX & Brand Designer – HCI irakaslea Deustuko Unibertsitatea

Publizitatean eta Harreman Publikoetan lizentziatua (UPV/EHU), Marketin eta Salmenten Zuzendaritzan graduondoa (EAE), 20 urte lanean teknologia berrien eta komunikazioaren sektoreko enpresatan —adibidez, Hispavista, Panda Security, Arista, The Social Experience (Bazkide fundatzailea), Ticketbis—, UX diseinuarekin, proiektuen kudeaketarekin eta negozio-esparru berrien garapenarekin lotutako postuak betetzen.

Bere ibilbide profesionalean zehar hainbat bezerorekin —adibidez, Nestlé, Repsol YPF, Eusko Jaurlaritza, UPV/EHU, Laboral Kutxa, Orona, Cinfa, Ulma Construcción, Euskaltel, Bellota Agrisolutions, Getxo Turismo, Tabakalera, Izenpe, Arabako Foru Aldundia, etab.— egindako proiektutan esperientzia.

2008tik hezitzailea Enpresa Digitalan (SPRI-GV), Cebancen, EHUn, Mondragon Unibertsitatean, Uxer Schoolen.

Hurrengo edizioetara itzuli »»

Hurrengo edizioetara itzuli »»