Featured image

Talk Show-a: Pablo Orduña, Labslandeko fundatzaileetako bat eta CEOa, eta Luis Rodríguez, Labslandeko fundatzaileetako bat eta CTOa

Deusto Business Alumnik Deusto Business Alumniren Talk Showaren edizio berri batean parte hartzera gonbidatzen zaitu. Spri Taldearekin antolatu du ekimena, Deusto Emprenderekin elkarlanean, eta abenduaren 14an izango da, 18:30ean, Bilbon (presentziala + online).

Oraingo honetan, bi protagonista izango dira: Pablo Orduña, Labslandeko fundatzaileetako bat eta CEOa, eta Luis Rodríguez, Labslandeko fundatzaileetako bat eta CTOa. Hizpide izango dute proiektua bera, hastapenak, ideia nola sortu zen, bezeroei zer onura eskaintzen dizkien, honaino iritsi arte zenbat proiektu bizi izan dituzten, zer esperientzia izan dituzten, ekintzaile gisa zer bide egin duten...

Labsland hezkuntza-teknologiako enpresa bat da. Haren helburua da STEAM hezkuntza demokratizatzea maila guztietan, ikastetxeak eta unibertsitateak barne. Horretarako, hezkuntza-laborategietarako sarbidea ematen dute, zentro horiek beren praktiketan erabiltzen dituztenen antzekoetara, baina Internet bidez.

Elkarrizketa Asier Añibarro Deusto Business Alumniko komunikazio-zuzendariak egingo du. Elkarrizketaren ondoren, Garbiñe Henry Deustuko Unibertsitateko Berrikuntza eta Ekintzailetzako zuzendariak hartuko du parte.

Ekitaldia bukatutakoan, bertaratzen direnek aperitiboa hartuko dute, eta aukera izango dute Labslandeko fundatzaileekin hitz egiten jarraitzeko.

Hurrengo edizioetara itzuli »»

Hurrengo edizioetara itzuli »»