Featured image

Zure online irudiari lotutako berrikuntza. Sare Sozialetako argazkiak eta bideoak, turismoa erakartzeko - BASQUETOUR (online)

Ikasi eduki-estrategia bat sortzen, zure sare sozialen bidez bezero potentzialak erakartzeko, eta ikasi sare sozialetan partekatzen dituzun argazkiak eta bideoak hobetzen. Zure sareko irudia hobetzea lortzeko truku batzuk ikasiko dituzu tailer honetan, modu errazean.

Ordenagailu bat, telefono mugikor bat eta zure helburuak zehaztea, ez duzu beste ezer behar. Honakoak landuko ditugu hiru ordutan: zer sare sozial den zure negoziorako interesgarriena, zer argitalpen motak sortzen duten inpaktu handiagoa turismo arloko etorkizunean eta nola aurrez dezakezun denbora edukia programatua. Gainera, telefono mugikorraren eta erabiltzeko errazak diren aplikazioen bidez zure argazkien itxura hobetzeko aholkuak emango dizkizut. Aplikazio horien bidez bideoak eta argazkiak edita ditzakezu, inpaktu handiagoa izatea lortzeko. 

 

Programa 

  • Turismo arlora zuzendutako sare sozialak

1) Instagram vs facebook 
2) Erreferentziazko kontuak eta baliodun edukia 
3) Edukia programatzea 
4) Instagramen inpaktu handiagoa sortzeko aplikazio interesgarriak 

  • Mugikorrarekin egindako argazkiak 

1) Konposizioari buruzko oinarrizko kontzeptu batzuk 
2) Formatuak 
3) Zure telefono mugikorraren parametroak 
4) Snapseed aplikazioaren bidez editatzea 

  • Bideoak 

1) Reels, Tik tok, IGTV 
2) InShot (ediziorako APPa) 

 

Norentzat:

Turismo-sektorearekin lotutako negozio txikiez arduratzen diren pertsonei zuzenduta.

Hurrengo edizioetara itzuli »»

Hurrengo edizioetara itzuli »»