Featured image

Nola diseinatu zure merkataritza elektronikoaren emaitzen kontua (online)

Gure merkataritza elektronikoa martxan jarri eta optimizatzeko, funtsezkoa da gure emaitzen kontuaren gida izatea. Gure emaitzen kontuak dagokion finantza-aldian izandako diru-sarreren eta gastuen fluxuari buruzko informazio zehatza izan behar du.

Gure onlineko negozioarekin hastear bagaude edo alor batzuetan -marketinean, nazioartekotzean...- inbertsio berriak egitera bagoaz, garrantzitsua da kostuak modu errealista batean kalkulatzea.

Jose Rodriguezek gure emaitza-kontua urratsez urrats sortzen lagunduko digu, kontzeptu bakoitza azalduz eta benetako zenbatespenak gurekin partekatuz.

Ikasleek txantiloi bat izango dute emaitza-kontua sortzeko. Klasean, tresnak eta kontzeptu bakoitzak nola funtzionatzen duten ulertu dugu. Tresna bakoitza bere datuekin probatu ondoren, emaitzak eta zalantzak partekatuko ditugu. Helburua tailerretik ateratzea da, gure emaitza-kontuaren lehen diseinu batekin.

Izena eman duten pertsonek lantegiaren aurretik jasoko dute beren Emaitzen Kontua posta elektronikoz egiteko txantiloia.

Jose Rodriguez fitnessdigital-eko gerentea da. fitnessdigitalek hamaika herrialdetan dihardu, 600.000 bezero baino gehiago ditu, eta 20 milioi euro baino gehiagoko fakturazioa du. Espainian merkataritza elektronikoan diharduen eta onlinen 10 urte baino gehiago egin dituen bakarrenetarikoa da.
Gaur egun, denda fisikoak irekitzen ari da bezeroen erosketa-esperientzia osatzeko. fitnessdigitalen, emaitza-kontua giltzarria da talde osoaren eguneroko lanean. Haren esperientziatik ikasteko pribilegioa izango dugu.

Tailerra emateko formatua:

1. Zoom tresnaren bidezko online prestakuntza
2. 15 lagunentzat mugatua
3. Ikastaroko orduez gain, parte-hartzaileek orientazio/feedback pribatuko 30 minutu gehiago har ditzakete, aukerakoa eta doakoa, hezitzailearekin.

Norentzat

  • Merkataritza elektronikoan oinarritutako ideiaren bat duten negozio-kudeatzaileak, edo merkataritza elektronikoko negozioren bat daukaten eta hura hobetu nahi dutenak.
  • Interneterako jauzia egiten ari diren edo epe ertainera egitea aurreikusten duten negozio fisikoen jabeak edo haietako langileak.
  • Merkataritza elektronikoaren inguruan lan egiten duten edo horretan espezializatzen ari diren profesionalak: marketerrak, teknikariak, web-kudeatzaileak...
  • Merkatu nazionalera eta/edo nazioartekora iristeko ikuspegia duten merkataritza elektronikoko jabeak

Informazio gehigarria

Jardunaldi hau merkataritza elektronikoaren kudeaketari lotuta egin den prestakuntza-ibilbideko proposamen bat da eta beste ekitaldi hauek ere ibilbide horren barruan daude:

Ibilbide horretan enpresa ezberdinetako 9 profesionalek parte hartzen dute, guztiak e-commerceko proiektuetan aktibo.

Koordinatzailea

Amaia García Dosouto, No te pierdas en las redes.

Hurrengo edizioetara itzuli »»

Hurrengo edizioetara itzuli »»