Featured image

Merkataritza elektronikorako marketina: nola definitu eta ebaluatu gure SEO estrategia (online)

Merkataritza elektronikorako marketina: nola definitu eta ebaluatu gure SEO estrategia (Online)

Ikastaro honetan, Christian Oliveirak esango digu zein diren merkataritza elektronikoan SEO estrategia egoki baten funtsezko kontzeptuak, kasu errealak kontatuko dizkigu eta emaitzak analizatzeko eta hobekuntza-arloei antzemateko zer tresna dauden azalduko digu.

Christian Oliveira SEO aholkulari autonomoa da. Zenbait enpresatarako lan egin du, besteak beste, Unidad Editorial (El Mundo eta Marca Espainiako webgune ospetsuenetako biren jabea), Toprural, Internet Advantage eta Endado.com.

Tailer hau ZOOM bideokonferentzia-plataformaren bidez emango da online.
15 lagunentzat mugatua.

Egitaraua

Hiru saiok osatzen dute ikastaro hau (maiatzak 3, 5 eta 6). Saio bakoitzak 2 ordu iraungo du. Edukia hauxe da:

  • Sarrera
  • Keyword research: ezagutu zure bezero izan daitezkeenen portaera
  • Googleren emaitzak ulertzen: bilaketa-asmoak, emaitza-motak, etab.
  • Informazio-arkitektura, crawler eta indexazioa: kategoriak, fazetak eta iragazkiak, produktuen bizi-zikloa, etab.
  • SEO On-page: optimizatu zure web-orriak, kontuan hartuz nola egiten dituzten bilaketak zure bezero izan daitezkeenak
  • SEO Off-page: izan zaitez zure sektoreko erreferente
  • Neurtu zure estrategiaren bilakaera: Google Search Console

 

Norentzat

  • Merkataritza elektronikoan oinarritutako ideiaren bat duten negozio-kudeatzaileak, edo merkataritza elektronikoko negozioren bat daukaten eta hura hobetu nahi dutenak.
  • Interneterako jauzia egiten ari diren edo epe ertainera egitea aurreikusten duten negozio fisikoen jabeak edo haietako langileak.
  • Merkataritza elektronikoaren inguruan lan egiten duten edo horretan espezializatzen ari diren profesionalak: marketerrak, teknikariak, web-kudeatzaileak...
  • Merkatu nazionalera eta/edo nazioartekora iristeko ikuspegia duten merkataritza elektronikoko jabeak

 

Informazio gehigarria

Ikastaro hau merkataritza elektronikoaren kudeaketari lotuta egin den prestakuntza-ibilbideko proposamen bat da eta beste ekitaldi hauek ere ibilbide horren barruan daude:

Ibilbide horretan enpresa ezberdinetako 14 profesionalek parte hartzen dute, guztiak Ecommerceko proiektuetan aktibo. 

Koordinatzailea

Amaia García Dosouto, No te pierdas en las redes.