Featured image

Logistika eta nazioartekotzea merkataritza elektronikoan (Online)

Entregatzeko modua eta epeak funtsezkoak dira bezeroari zerbitzu ona emateko. Hori dela eta, ezinbesteko alderdia da merkataritza elektronikoan. Nola erabaki zer eredu logistiko datorkion ondoen gure onlineko dendari?

Jardunaldi honetan, Nicolás Mouze-k -merkataritza elektronikoko logistikan, esportazioan eta nazioartekotzean aditua, eta DHLko marketin- eta salmenta-zuzendaria- azalduko digu zer funtsezko faktorek osatzen duten eredu logistiko bat, geurea hautatzerakoan irizpideak argiago izan ditzagun. Prozesu konplexua denez eta aukera asko eskaintzen dituenez, nazioartekotzean jarriko dugu arreta bereziki.

Jardunaldi hau ZOOM bideokonferentzia-plataformaren bidez emango da online.
Edukiera mugatua.
 

Norentzat

  • Merkataritza elektronikoan oinarritutako ideiaren bat duten negozio-kudeatzaileak, edo merkataritza elektronikoko negozioren bat daukaten eta hura hobetu nahi dutenak.
  • Interneterako jauzia egiten ari diren edo epe ertainera egitea aurreikusten duten negozio fisikoen jabeak edo haietako langileak.
  • Merkataritza elektronikoaren inguruan lan egiten duten edo horretan espezializatzen ari diren profesionalak: marketerrak, teknikariak, web-kudeatzaileak...
  • Merkatu nazionalera eta/edo nazioartekora iristeko ikuspegia duten merkataritza elektronikoko jabeak

 

Egitaraua

  • Estatu mailako logistika. Eskakizunak eta soluzioak.
  • Gure negozio elektronikoak nazioartekotzea eta merkatu globalaren testuinguruan kokatzea.
  • B2B eta B2C eredu logistikoak. Ondoen egokitzen zaigun eredu logistikoa hautatzerakoan kontuan hartu beharreko irizpideak.
  • Garraiatzeko eta entregatzeko soluzioak. Gaurko egoera eta joerak.
  • Jarraipena egiteko soluzioak.
  • Itzulketak edo alderantzizko logistika.
  • Nazioarteko logistikaren lege-betekizunak.

 

Informazio gehigarria

Jardunaldi hau merkataritza elektronikoaren kudeaketari lotuta egin den prestakuntza-ibilbideko proposamen bat da eta beste ekitaldi hauek ere ibilbide horren barruan daude:

Ibilbide horretan enpresa ezberdinetako 14 profesionalek parte hartzen dute, guztiak Ecommerceko proiektuetan aktibo. 

Koordinatzaileak

Amaia García Dosouto, No te pierdas en las redes.