944 536 262
Featured image

Lead Marketinari buruz jakin behar duzun guztia: kaptaziotik salmentaraino

Jardunaldi honetan Lead Marketinaren oinarriak ikasiko dituzu; oinarri horiek diziplina honen ikuspegi orokorra izateko aukera emango dizute, gero zure negozio/webgunean zein tresna eta estrategia aplikatu erabaki ahal izateko. Gehien erabiltzen diren lead iturri guztiak, horien alde onak eta txarrak, aurkeztuko dira eta Leads Marketin estrategia zuzena nola egin sakonduko da: kaptaziotik hasi eta salmentaraino.

Programa

  • ¿Zer da lead bat? ¿Eta zer da Lead Marketina?
  • Zertarako balio du "Leads Marketin", "Lead Generation" edo
  • leaden sorrera estrategia batek?
  • Zenbat lead sortzen ditu (batez beste) webgune batek Espainian?
  • Lead motak Lead Marketinean.
  • Nola erakarri leadak?
  • Lead iturrien ereduak.
    • Google Ads & Google Shoppinga.
    • Facebook Ads Leads Marketinerako.
    • Instagram Shoppinga.
    • Trafiko organikoa: SEO beti da Erregea.
    • Sare sozialak: ON modu organikoa.
    • Mail & SMS marketina.
    • Aplikazio mugikorrak.
    • Call Centerrak.
    • WhatsApp & Telegram.
    • Chatbotak.
    • Atari bertikalak.
    • Leads Marketina: bestelako Lead iturriak.
  • Nola bihurtu leadak bezero?
  • Leadak erakartzeko enpresak.
  • Leads Marketinari buruzko ohiko galderak.
  • Lead kualifikatuagoak erakartzeko  aholkuak.

 

Nori zuzenduta dago

Online webgune edo negozio bat duten enpresak eta partikularrak, baldin eta online marketinaren munduan beharrezko ezagutza-oinarriak menperatu nahi badituzte lead kualifikatuak lortzeko.

 

Hizlaria

Jon Rivas (https://carontestudio.com). Ingeniari tekniko informatikoa, SEOn, marketin digitalean eta web-garapenean aditua. Gaur egun, proiektu korporatibo berria garatzen ari da, eta online marketinaren bidez bezeroak hazten laguntzen du.