Featured image

Industriako ETEen digitalizazioa: Ordenagailuz lagundutako 3D diseinua (CAD) – Produktuaren bizi zikloa (PLM) – Enpresa baliabideen plangintza (ERP) (Online)

Jardunaldi honetan, modu arinean erakutsi nahi da zer sistema digital nagusi har ditzakeen oinarrian Industriako ETE batek, prozesuak hobetzeko eta eraginkorragoa izateko.

3 sistema ikusiko ditugu, gure produktuaren edo prozesuaren hasierako diseinutik hasi eta ekoizpenaren eta salmentaren kontrolera bitartekoak.

Lehenengo sistema ordenagailuz lagundutako diseinua da (CAD), eta produktu baten garapen prozesuaren barruan eredu digitalizatu batek duen garrantzia ikusiko dugu. Halaber, gure produktuen produktibitatea eta kalitatea nola handitu dezakegun ikasiko dugu: CADaren funtzionalitate aurreratuen bidez, lan metodologia eraginkorragoen bidez..

Ondoren, gure produktuaren ezagutza kudeatzeko sistemaren berri emango da. Diseinuaren bertsioak, gure produktua definitzen duen dokumentazioa, lotutako kalitate prozesuak edo ingeniaritza aldaketen kudeaketa kontrolatzea dira PLM sistema baten bidez kudeatzen diren prozesuetako batzuk.

Azkenik, oso sistema ezaguna erakutsiko da, baina etengabe garatzen ari dena: ERP. Horren bidez, hainbat prozesu kudeatu ahal izango ditugu, hala nola materialen erosketa, produkzioaren plangintza edo gure produktuen salmenta. Gainera, lantokian datuak atzitzeko jar daitezkeen sistemek berehalako informazioa ematen dute, hots, erabakiak behar bezala hartzeko informazio baliagarria.
 

Hau da, industria bateko prozesu garrantzitsuenak nola kudea ditzakegun ikusiko dugu, adituen, adibideen eta kode irekiko tresna batzuen bidez (adibidez, Odoo eta EloraPLM).

Helburua

Industriako ETEetan erabiltzen diren sistema digital nagusiak, haien berrikuntzak, kudeatzen dituzten prozesuak eta eraginkorragoak izaten nola lagun diezaguketen ezagutzea.

Norentzat

Gerenteak, Berrikuntzako arduradunak eta Produktuaren edo ekoizpenaren arduradunak.

Programa

Jardunaldia 3 bloketan egongo da banatuta, sistema bakoitzeko bat:
1. blokea - CAD. Ordenagailuz lagundutako 3D diseinua:
-    Sarrera
-    Nola handitu gure produktibitatea?
-    Eredu digitalizatuaren eta “komunikazioaren” garrantzia
-    Oraina eta etorkizuneko joerak: Model Based Definition, automatizazio tresnak…
2. blokea - PLM. Produktuaren bizi zikloa:
-    Sarrera
-    Zer da PLM sistema?
-    Produktu baten bizitzako etapa nagusiak
-    CAD sistemekin integratzea
-    Kontzeptuen demoa, Elora PLM tresna


3. blokea - ERP. Enpresako baliabideen plangintza:
-    Sarrera
-    Zer da ERP sistema?
-    Prozesu nagusiak
-    Premiun prozesuak: Planifikatzailea, datuak atzitzea
-    Kontzeptuen demoa, Odoo tresnan

Saioaren emaileak

  • Aitor Berazak (Aritu) CADari buruzko blokea emango du. Aitorrek 15 urtetik gora daramatza hainbat tresna eta sektoretarako diseinu lanak egiten. Metodologietan eta diseinuaren hobekuntzan aditua da.
  • Eduardo Egurenek (Aritu) PLMari buruzko blokea emango du. 20 urtetik gorako esperientzia dauka enpresa prozesuen digitalizazioan eta aditua da produktuaren bizi zikloan.
  • Javier Gonzalezek (Digital5) ERPari buruzko blokea emango du. Digital5en zuzendaria da Javier, eta 15 urtetik gorako esperientzia du ERP prozesuetan aholkulari gisa.

Hurrengo edizioetara itzuli »»

Hurrengo edizioetara itzuli »»